Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
YOLANDA MAZKIARAN | ZINEMAGILEA

“Mari, gure mitologiako pertsonaiarik garrantzitsuena, ezezaguna da oraindik”

Yolanda-Mazkiaran
Yolanda Mazkiaran (argazkia: Guaixe).

Yolanda Mazkiaran (Altsasu, 1965) ez zen ‘Txano Gorritxu’ edo ‘Errauzkine’ ipuinekin hezi. Edo agian bai baina ez ziren entzun zituen kontakizun bakarrak izan. Aitak egurgileen eta basoko haitzuloetan bizi zen emakume misteriotsu eta handi baten ipuinak kontatzen zizkion. Hortik jaio zitzaion Mariren mitoarekiko miresmena.

Urteek aurrera egin ahala, ume horrek istorioak kontatzeko grina garatu zuen eta, nahiz eta Ingeles Filologia ikasi, zine zuzendaritzan ere master bat egin zuen. Gaur egun institutu batean egiten du lan eta jai egunak eta une libreak aprobetxatu ditu ‘Anderea’, Mariri buruzko dokumentala, egiteko. Pelikula Nafarroako Filmategian eta Durangoko Azokan aurkeztu zen eta orain hainbat herritan dabil biran. Oso harrera egin diote. Gaur (Errotan, euskaraz, 19:00) eta 18an (Txanporta, gaztelaniaz, 19:00) Abadiñon ikusi ahalko da, Udaleko Berdintasun Sailak antolatua. Ondoren solasaldia egongo da.

Filma Mazkiaranen esfortzu pertsonalaren ondorioa izan da, ez du dirulaguntzarik jaso eta. “Negargarria da hainbeste diru inbertitzea Olentzerori buruzko pelikulak egiteko eta ezer ez Mariren historioa kontatzeko”, deitoratu du. Agian zerikusia izango du entzun zuen mito batekin: “Andereari ez zioten hitz egiten uzten iparralden”. Harrigarria, hain pertsonaia garrantzitsua izanda.

‘Anderea’-k, 70 minutuko dokumentalak, mitologian adituei egindako elkarrizketak aurkezten ditu. Solaskideen artean Felix Guerenabarrena, Jose Inazio Hartsuaga, Toti Martinez de Lezea, Josu Naberán, José Ramón Zubimendi, Guillermo Piquero, Enrike Zelaia, Ixabel Millet edo Pello Zabala daude. Baina interesgarrienetakoa arkeologo lituaniarra, Marija Guimbutas da.

Jainkosak

-Zein izan da Guimbutasen lana?

-Berak aurreindoeuroparrek jainkosak gurtzen zituztela esaten zuen eta sekulako lana egin zuen hori frogatzeko. 30.000 bat Venus estatuatxo aztertu zituen, Paleolitikotik Neolitikora arte eraikiak, Kantauriko itsasotik Siberiaraino. Denek bular handia eta aldaka zabalak zituzten. Emakume haurdunak ziren. Hilobietako eta tenploetako sinboloak deszifratu zituen. Euskal kulturaz interesatu zen, eta hipotesi hau defendatu zuen: Mari da jainkosaren gurtzaren azken erlikia bizia Europa zahar osoan.

-Nola hartu zituzten bere teoriak?

-Jainkosa kontuarekin hasi zenean deseuztatua izan zen akademia munduan, baina ez maila sozialean. Kalifornian ospe handia izan zuen ekofeminismoan. Azken urte hauetan onartu dira bere hipotesiak.

-Zer garrantzia du Marik emakumezkoen euskal mitologian zure ustez?

-Euskal Mitologian ez daukagu besterik. Lamiak oso interesgarriak dira baina nagusiena Mari da. Gure kulturan indar handia du, garrantzi handia, baina ezezaguna izaten jarraitzen du,  misteriotsua. Kontradikzio ugari daude bere inguruan.

“Mariren mitoa ekofeminismoak bereganatu dezakeen sinbolo potentea da”

-Dokumentalak zer informazio eman dizu?

-Elkarrizketatu ditudan askok esan dute Mari naturaren personifikazioa dela, naturaren izaki eta fenomeno atomosferiko moduan agertzen dela. Ekaitz, trumoi, zuhaitz, animalia, ahuntz, aker moduan ager daitekeela; interpretazio asko daudela eta oso pertsonaia zaharra dela. Batzuek esaten dute akademikoki aztertzeko datu materialetan oinarritu behar dugula, datu horiek erdi aroko ipuinetan daudela eta lehenagoko kontuetan ezin garela sartu ez baitira materialak. Nik, ordea, ezagutza mitologikoak ez daukala autorerik eta ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dela diot, hots, Erdi Arokoa baino askoz zaharragoa dela. Elkarrizketatu batzuek Mariren sorkuntza neolitiko edo paleolitikoan izan daitekeela esan dute. Euskara bezala, oso zaharra da, aurreindoeuroparra da eta euskarari oso lotua beti.

Deabruaren ondoan

-Eta euskarak bezala, eraso asko jaso ditu historian zehar?

-Horrela da. Lehenengoa tribu aurreindoeuroparrena izan zen, Conan el Barbarorena, eta Marik bizirik jarraitu zuen. Kristautasunarekin eta inkisizioarekin eraso handia jaso zuen. Hala eta guztiz ere, Elizak bereganatu zituen erritualak, baina Marik kondairetan jarritu zuen. Erdi Aroan, kristautasunak deabruaren ondoan kokatzen du askotan, gaiztoa izango balitz bezala eta sorginekin batera. Erlijio kristaua bera zen bakarra, eta Mari deabrua zela sinestarazi nahi izan ziguten.

-Umetan entzun zenituen historio mitologikoak izan dira ‘Anderea’-ren abiapuntua?

-Bai eta Euskal Herrian egindako ikerketa lana. Elkarrizketatu ditudan guztiengandik asko ikasi dut. Marija Guimbutas izan zen nire aurkikuntza handia eta gero Euskal Herriko tradizioetan ohituretan, antropologian, etnografían oinarritu naiz… gure kulturan. Bertan emakumeok garrantzi handia dugu. Ez da matriarkatua, baina nik uste dut Euskal Herrian emakumeok garrantzi handia izan dugula eta dugula. Nik hori sentitzen dut. Beste herri askotan askoz zapalduagoak izan gara.

-Eta Marik zerikusia du horretan?

-Uste dut baietz. Nire familiako gizonengan emakumeenganako errespetu handia ikusi dut eta emakumea oso baloratua izan da. Emakume euskaldunaren iritzia oso kontuan hartu izan da. Zerikusia badaukala uste dut. Ekofeminismoak bereganatu dezakeen sinbolo potentea da. Mari daukagun altxorra da, baina natura serio hartzen hasten ez bagara hau dena galdu egingo da.

“Aipatzekoa da Euskal Unibertsitatean Euskal Mitologiaren katedra bat ez egotea”

-Zenbat denbora eman duzu dokumentala egiteko?

-Urte asko. Oporretan egindako lana da. Sei urte erraz pasatu dira. Proiektua idatzi nuen eta gero ideia aldatu egin nuen. Pastorala izan behar zuen, herrian egiteko auzolana. Joan nintzen Xiberura, hasi nintzen pastoralak aztertzen, baina zaila zela pentsatu nuen. Ikus-entzuneko teknika ezagutzen nuenez esan nion neure buruari: ‘Neure baliabideekin egingo dut’. Nik egin behar izan dut lan guztia. Pentsa ezazu nolako lana izan den.

Kritika onak

-Gustora geratu zara emaitzarekin?

-Kutsu ez profesionala daukala ikusten da. Itxura polita ematen saiatu naiz baina ezin da alderatu 4 milioiko kostua izan duen Akelarre bezalako ekoizpenekin, noski. Pozik nago jendeari gustatu zaiolako. Oso kritika onak jaso ditu eta saioetako sarrerak agortu egin dira. Gainera, leku guztietatik deika ari zaizkit.

-Zerbait bota duzu faltan?

-Aipatzekoa da Euskal Unibertsitatean Euskal Mitologiaren katedra bat ez egotea. Elkarrizketatuekin egon ondoren, gai horrek grinak pizten dituela konturatu naiz. Barandiaranek egin zuen lana batzuek jarraitzen dute, baina dena solte eta bakoitzak bera aldetik.

-Durangaldera etorri zara grabatzen?

-Honelako lan baterako Durangora joan behar da nahitanahiez. Joseba Negugogorrekin joan nintzen Anbotora eta Urkiolara. Elkarrizketaren bat Urkiola inguruan egin dut, bai.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados