2019ko Martxoaren 8ko greba feminista hurbiltzen ari dela eta, Durangoko Asanbladak aldarrikapen egun horretako ekimenak prestatzeko bilerak iragarri ditu. Antolatutako bost lansaioak hamar egunez behin egingo dira Andragunean.
“Guztira bost asanblada egitea aurreikusi dugu”, lansaioak prestatu dituen talde eragilearen arabera, urtarrileko, otsaileko eta martxoko domekak eta eguaztenak txandakatuz. Lehenengo bilera datorren domekan izango da, urtarrilaren 20an, eta bigarrena urtarrilaren 30ean, eguaztenean.
Gainontzeko hiru lansaioak otsailaren 10eta eta 20an izango dira eta azkena martxoaren 3an. Domeketako bilerak 11:00etatik 13:00etara izango dira eta eguaztenetakoak 18:30etik 20:30era.
“Egun eta ordu desberdinak proposatu ditugu ahalik eta emakume gehienek parte hartzea nahiko genukeelako”, adierazi dute antolatzaileek.