Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Larrea kiroldegiko spinning aretoa itxita egongo da apirilaren 19ra arte eraberritze lanak egiteko

Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea kiroldegiko spinning aretoa itxiko du apirilaren 2an espazio horretan berritze lanak egiteko. Kirol-azpiegitura hau hobetzeko aurrekontua 22.810 eurokoa da eta aretoa apirilaren 19an irekiko da berriro.

Spinning aretoaren berrikuntzak hainbat esku-hartze aurreikusten ditu, espazioaren funtzionaltasuna ez ezik, aretoaren eta bertako materialen segurtasuna eta iraunkortasuna bermatzeko.

Proiektuaren lehen fasean, gaur egun dagoen lursorua babestuko da, etorkizunera begira hondatu ez dadin, eta ondoren, egungo atea eta manpara desmuntatuko dira, metalezko egitura sendo bat eta manpara berri baten profilak muntatzeko.

Horrekin batera, beiraz estaliko da pareta, hiru metroko altueraraino; goiko aldea, berriz, pladurrez osatuko da. Horrela, espazioaren argiztapena eta irekitasuna bermatuko dira. Lanak amaitzeko aldamioak desmuntatu eta sakon garbituko da aretoa, erabiltzaileek baldintza ezin hobean aurki dezaten.

Egungo instalazioak hobetzeaz gain, Amorebieta-Etxanoko Udalak “kiroldegiko erabiltzaileei kalitatezko espazio eta azpiegitura egokiak” eskaini nahi die.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados