Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Kulturgintza babesteko “Azokide” ziurtagiria abian jarri du Azokak

Kulturgintza babesteko “Azokide” ziurtagiria abian jarri du Azokak

Finantziazio bide berrien bila merkatari, tabernari eta enpresei zuzendutako “Azokide” kanpaina abian jarri du Durangoko Azokak. “Sozializazio kanpaina” moduan aurkeztu du Azokako zuzendaria den, Aiert Goenagak. Babesa erakutsi eta egitasmoari atxikitzeko, Amets Txurruka, Caja Ruraleko ziklista eta Eñaut Zubikarai, Errealeko jokalaria izan ziren egitasmoaren aurkezpenean.

Enpresa pribatu ororentzat Azokareriko duen atxikimendua erakusten duen ziurtagiria da “Azokide”. “Euskal kultur sorkuntzaren topaketa erreferentzialenak aurrera egiten jarraitzeko finantza iturri eta babes berriak behar ditu”, gogoratu zuten aurkezpenean. Zentzu horretan, Aiert Goenagak nabarmendu du babesleek trukean “azokaren zati bat erosten” dutela, “baina ez erosi zentzu posesiboan; ospakizunaren zati bat” bilakatuko direla argitu du Goenagak.

Azokan bertan laguntzaileen horma nagusian ageriko dira, toki propioarekin. Babesle bakoitzak bere ahalmenaren arabera egin ahal izango du ekarpena eta merkatari zein tabernariek, enpresa txiki eta ertainek eta enpresa handiek euren ekarpena egin ahal izango dute.

 

Komertzial bat

Atxikimendu hori erakusteko, gainera komertzio, taberna zein enpresan bertan erakutsi ahalko den euskarri bereizgarria izango dute. Horrekin batera, Azoka egunetan – abenduaren 6tik 9ra, aurten – norbanakoak ere Azokide egiteko aukera izango dute bonolaguntzen bitartez. Azokan salduko dira laguntza horiek. Kanpaina bera, baina, “urte osorako egitasmoa” izango da Goenagak berak nabarmendu duen moduan.

Irudiari dagokionez, bi euskarri ezberdin izango ditu: metakrilatoa eta kartoia. Azoka iragartzen duen kartelaren irudiaren zati bat hartuko du eta horrela, urtero-urtero, diseinua berrituz joango da, konpromisoarekin batera. Amaitzeko, ekimenari behar bezalako bultzada eta zabalkundea emateko Durangoko Azokak komertzial bat izango du sustapen eta atxikitze lanez arduratuko dena.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados