Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Kultura digitala lantzeko egitasmo batek jasoko du Durangoko Udala eta Gerediagaren Sormen Beka Da!

Mikel Uriguena, Nerea Mujika eta Ane Abanzabalegik aurkeztu zuten aurtengo edizioa.

Aurreko hiru edizioetan literatura, musika eta ikus-entzunezko proiektuak oinarri dituzten egitasmoak aukeratu ondoren, ‘Sormen Bekaren Da!’ren laugarren deialdiak kultura digitala izango da oinarri. Gerediaga Elkartea eta Durangoko Udalaren ekimenak 15.000 eurorekin sarituko du aukeratutako proposamena.

2021eko bekak “praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko du” antolatzaileen esanetan. Hala ere, lehiaketara aurkeztutako proposamena “fisikotasunarekin uztartu ahal izango da”.

‘Sormen Beka Da!’ren helburua “euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da”. Hala ere, 18 urtetik gorakoen proposamenak onartuko dira, banaka zein taldeka aurkeztutakoak. Aukeratutako proposamena urte beteko epean gauzatu beharko da, emaitza 2022an egingo den 57. Durangoko Azokan erakutsi beharko baita.

Oinarriak, informazio gehigarria eta beharrezko formularioak www.duragokoazoka.eus estekan eskuratu daitezke eta aurkeztu behar diren eskaera formularioa, sortzailearen curriculuma eta portfolioa edota proiektuaren memoria gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora bidali behar dira irailaren 21a orduko.

Proposamen irabazlea aukeratzerakoan, proiektuaren kalitatea, gaitasun berritzailea eta originaltasuna, proiektuaren hedatze ahalmena eta aurrez aurreko proiektuaren defentsa baloratuko ditu epaimahaiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados