Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Korrikaren lekukoa eskuz esku ibili da Durangaldean

Ehundaka lagunek bat egin dute Korrikarekin Durangaldean. Izugarrizko giroan eguerdi aldera heldu da Durangora eta hunkigarria izan da euskararen aldeko lasterketa erraldoiari emandako harrera.

Otxandiotik sartu eta Urkiola jaitsi ondoren, Mañariara heldu da. Bertan, txikiteroek eraman dute lekukoa eta Izurtzan jubilatuek hartu dute. Durangon bazkal orduan sartu da, eta bertan edizio honetako omenduek, euskara ikasleek, egin dute AEKren kilometroa.
Horrez gain, besteak beste, Durango 1936 elkarteak eta Udal Euskaltegiak, Topaguneak, Plateruenak edo Berbarok eraman dute lekukoa. Durangoko ibilbidean, +dendak merkatari elkarteak trikitilari talde batekin helduera aurreko giroa alaitu du.

Abadiñon sartuko den bigarren aldian, Garairako bidean, Eusko Labelek ohi duen kilometro koloretsua egin dute. Mallabian ere AEK-ko ikasleek eta Berbalagunek hartu dute lekukoa.

Bihar Zornotzara helduko Korrika 18 13.43etan. Karmengo Ama, El Karmelo eta Larrea ikastetxeko  umeek, berriz, korrika txiki egingo dute bihar. Lasterketa, goizeko 10.45etan hasiko da Larrean. Ondoren Konbenio plazara joango dira eta bertan El Karmelo ikastetxeko ikasleek lekukoa hartuko dute. Azkenez, Karmengo Amako ikasleek Ibaizabal kalean izango dira, Zelaietan ibilbidea amaitzeko.  Bertan, adierazpen bat irakurri ondoren, karaokean parte hartzeko aukera izango dute.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados