Friso
Friso
Friso
Friso
BIDEOA

Korrika arrakastasua, jendetsua eta erritmo onean

Bihar Iruñean amaituko den 20. Korrikak Durangaldea zeharkatu zuen atzo arratsaldean, Zornotzan hasi eta Ermuraino. Euskararen erabilera indartu eta, bide batez, AEKri sostengua eman nahi dion ekimenak, ehunka euskaltzaleren laguntza eta partaidetza jaso zuen eskualdeko herri guztietan.

Zornotzan hasi eta Iurretan, Abadiñon, Atxondon, Elorrion, Berrizen, Zaldibarren, Mallabian edo Ermuan bildutako jendetzak, Korrikaren aurtengo goiburuaren aldaketa eskatzen duelaren itxura hartu zuen; zapatilak jantzi eta bizpahiru kilometro arineketan egin zituztenak ‘Batzuk’ baino askoz be gehiago izan zirelako.

Eskualdeko herritarrek, gainera, dena izan zuten alde korrika egin eta Korrikan parte hartzeko: eguna, ordua eta, batez be, eguraldia. Eskualdean sartu zenetik Gipuzkoara heldu zen arte lasterralditxo bat egiteko tenperatura hobe ezina eta giro ederra nagusi izan ziren.

Edizio honetan ere, izaera desberdinetako dozenaka talde izan ziren lekukoa eskuz esku eraman zutenak. Izandako arrakastaren erakuslea da, kilometro osoa egin ordez, testigua eraman zutenak 200, 300 edo 500 metro egin zituztela.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados