Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Karrika konpainiak barrikadetatik omentzen du Euripidesen Medea, Zapoi ikuskizunarekin

Zapoi antzezlanaren aretoko bertsioa
Zapoi antzezlanaren aretoko bertsioa estreinatuko du asteburuan Karrika konpainiak.

Krisi ekonomikoak antzerki konpainia baten izan dezakeen eragina eta Euripidesen Medea testutik zenbait mailegu hartu ditu Durangoko Karrika Antzerki Taldeak, ‘Zapoi’ ikuskizunaren aretoko bertsioa egiteko. Egokitzapenaren estreinaldia gaur eta bihar izango da, gaueko 22.00etan eta iluntzeko 20.00etan hurrenez hurren, San Agustin Kultur Gunean.

Errusieraz “mozkor handi baten ondoren hurrengo egunean ez duzula ezer gogoratzen” esan nahi badu ‘Zapoi’ hitzak Jose Martin ‘Txotxe’ Urrutia zuzendariaren esanetan, Karrikak egindako antzezlanean beste zentzu bat hartzen du.

Kritika soziala erakusten duen sorkuntza honetako protagonista, 12 antzezlek osatutako antzerki taldea da. Konpainiako kideek ez datoz bat “munduaren eta kulturaren ikuskera hegemoniko eta merkantilistaz” eta entseguak egiten dituzten aretoko arduradunek “antzokitik kaleratzearekin mehatxatuko dituzte, krisi ekonomikoa aitzakia hartuta”, Urrutiaren esanetan. Bidegabekeria horren aurrean barrikada batekin erantzungo dute konpainia horretako kideek.

Erraietako amorrua

Erabat metateatrala den ikuskizuna sortzerako orduan  “erraietako amorru eta minari heltzeko emozioetara” jo dute Karrikakoek. Hori dela eta, pisu nabarmena izan dute Euripidesen Medea testutik hartutako maileguak, “izan ere Karrikako barruak, alegiazko antzerki konpainiarenak bezala, emakumezkoak direlako”.

Aretorako egindako moldaketa honek kaleko bertsioaren ezaugarri berdinak baditu ere, oraingo ekoizpenari bi eszena gehitzea erabaki dute. “Ingurukoek egindako kritikak eta geuk egindako hausnarketa kontuan izan ditugu eta ikuskizuna borobildu eta osotu egin dugula uste dugu”, Urrutiaren arabera.

Gainera, kontuan izanda “kaleko estreinaldia egin genuen egunean izan genituen baldintzak ez zirela egokienak”, aretoko bertsio berriak arantza ateratzeko aukera emango dielakoan daude.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados