Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Mangamore

Kantu poteoarekin emango diote hasiera Euskaraldiari Berrizen

Berrizko Udaleko Euskara sailak eta herriko Euskaraldia lan-taldeak, hainbat ekimen prestatu dituzte azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean ospatuko den euskararen inguruko ariketa sozialaren harira.

‘Hitzez ekiteko garaia’ lemapean egingo den edizioak, aurreko bietan egin den bezala, euskarazko hizkuntza portaerak indartzea eta ohitura berriak hartzea du helburu.

Euskaraldiaren inguruan prestatutako egitaraua barikuan egingo den txapa eta banderatxoen banaketarekin eta kantu poteoarekin abiatuko da. Datorren asteko eguaztenean, ‘Miñan’ liburaren inguruko solasaldia egongo da Amets Arzallus egilearekin, eta barikuan La Basu eta J. Martinak kontzertua eskainiko dute.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘Urteak bete, abenturak bizi!’ ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 2an; eta hurrengo egunean pianoa eta bertsoak uztartzen dituen ‘Bederatzikoa’ eszenaratuko dute Andoni Egañak eta Xabier Lizasok. Abenduaren 4an, bertsoak eta arte-diziplina ezberdinak uztartzen dituen ‘eRRe’ ikuskizuna taularatuko da, eta abenduaren 15ean aurkeztuko den Berrizko industrializazioari buruzko bideoren aurkezpenarekin osatuko da egitaraua.

Euskaraldian parte hartzeko, www.euskaraldia.eus bidez edo kiroldegian, kultur etxean edo udaletxean dauden diptikoak bete beharko dira eta ‘ahobizi’ edo ‘belarriprest’ rolak aukeratu. Ahobizi aukeratzen dutenek, euskara ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen dute; Belarriprest aukeratzen dutenek berriz, gaitasunaren eta aukeren arabera erabakitzen du euskaraz noiz eta  norekin egin.

Programazioa

Azaroak 18
18:00-19:30. Txapa/banderatxo banaketa
19:30. Kantu poteoa Olakueta plazan

Azaroak 23
19:00. ‘Miñan’ solasaldia Amets Arzallusekin – Berrizko Kultur Etxea

Azaroak 26
19:00. La Basu + J. Martina kontzertua – Berrizko Kultur Etxea

Abenduak 2
17:00. ‘Urteak bete, abenturak bizi!’ Pirritx, Porrotx eta Marimotots – Frontoian

Abenduak 3
19:00. ‘Bederatzikoa’ Andoni Egaña eta Xabier Lizaso – Berrizko Kultur Etxea

Abenduak 4
19:00. ‘eRRe: aldarri bat bertsoz’ ikuskizuna – Berrizko Kultur Etxea

Abenduak 15
18:30. Berrizko industrializazioa bideo aurkezpena – Berrizko Kultur Etxea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados