Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Kale garbiketa zerbitzua azpikontratatzearen kontra agertu da Abadiñoko EH Bildu

Abadiñoko Udalak Traña-Matienako kale garbiketaren plegua onartu zuen martxoko plenoan.

Abadiñoko kale garbiketa zerbitzua azpikontratatzearen kontra azaldu da EH Bildu taldea, erabaki horrekin Udalak galdu egingo duelako “zerbitzua zuzenean kudeatzeko ahalmena” eta 35.000 eurotan garestituko litzatekeelako.

Oposizioko taldeak “azpikontratazioa murrizten joateko akordioa” sinatu zuela udaletxeko langileekin gogoratu dio Udal Gobernuari. Beraz, Independenteek eta EAJk hartu nahi duten erabakia hitzartutakoaren  “aurkako norantzan doala” salatu dute.

Gainera, erabaki horrek ateak “entxufismoari” irekitzen dizkiola adierazi dute, “langileek ez dutelako lanpostua eskuratzen meritu irizpidez”. Ordezkapenak egiterako orduan berriz, “langileak ez dira lan poltsa publiko batetik” kontratatuko.

EH Bilduk egindako kritikak, Udalak zerbitzua azpikontratatzeko bigarren ahaleginaren ondoren etorri dira. Lehenengo deialdia abenduan egin zen baina esleipena hutsik gelditu zen aurkeztutako proposamena enpresentzat ekonomikoki erakargarria ez zela argudiatuz.

Martxoko osoko bilkuran talde independenteak eta EAJk plegu berriak onartu zituzten, enpresen eskaintza ekonomikei %10a igotzeko aukera emanez, esleipena eskuratu dezakeen enpresaren marjina ekonomikoa handitzea ahalbidetuz.

Horren ondorioz, Udalak “358.992 euro kostatu ahalko lukeen zerbitzu bategatik, enpresei 394.000 euro kobratzeko aukera” ematen diela salatu dute. Izan ere, kale garbiketa zerbitzua enpresa bati esleitzerakoan “merkatuaren eta enpresen interesen menpe jartzen da”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados