Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Asteburuan egingo da aurten 48 ordu iraungo dituen Zap’Ing film laburren lehiaketa

Laugarren edizioa beteko duen Zapi’Ing ekimenak, 24 orduren ordez 48 orduko lehiaketa izango da. Ekimen honetako parte hartzaileek gehienez zortzi minutuko iraupena duen pelikula laburra egin behar dute.

Ekimenean parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea apirilaren 7a orduko zapaburukonpartsa@gmail.com helbide elektronikoan. Lehiaketa barikuan hasiko da, arratsaldeko 16:00etan, Plateruena Kafe Antzokian zein emailez, Facebook edo Twitterren bidez ezagutzera emango diren oinarrien azalpenekin.

Oinarrietan, edizio honetarako aukeratutako gaia, pelikulan derrigorrez agertu behar den objektua eta tartekatu behar den esaldia emango dira ezagutzera.

Pelikula bakoitzak zortzi minutuko iraupena izango du gehienez eta Plateruena  Kafe Antzokian entregatu behar da domekan, arratsaldeko 16:00ak orduko. Filmak MPEG edo AVI formatuan egon behar dira eta pendrive edo memoria baten entregatu behar dira.

Aurkeztutako filmen emanaldia arratsaldeko 18:00etan izango da eta ondoren sari banaketa egingo da.

Antolatzaileen arabera Zap’ing ekimena ‘lehiaketa’ da, baina zentzu berria eman nahi diote hitzari “kontsumitzaile izatetik  sortzaile izateko”  eta “aisialdiaren protagonista” izateko hain zuzen. Horretarako, “konfort gunetik” atera beharko dira partaideek, “lotsak eta beldurrak gainditzeko eta “sorkuntza armairuko kaxa ezkutuak zabaltzeko”.

Iazko ediziora zazpi lan aurkeztu ziren eta irabazlea ‘Esan’ filma izan zen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados