Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Haizetara Amorebieta
Maristak Durango
Santos Arriandi

Julene Azpeitia literatur lehiaketak baditu 42. edizioko saridunak

Aurten ere, Julene Azpeitia Literatur Lehiaketak euskarazko sormenari balioa eman dio, gazteek zein helduek aurkeztutako ipuin, olerki eta bertso onenak sarituz. Durangoko Udalak 1983tik antolatzen duen lehiaketa hau erreferente bihurtu da euskarazko idazketa sustatzeko eta tokiko talentuari ikusgarritasuna emateko.

42. edizio honetan, epaimahaiak saridunen zerrenda jakinarazi du. Ohikoa denez, Durangoko ikastetxeetako ikasleek, udalerritik kanpo ikasten duten gazte durangarrek eta jatorri ezberdinetako helduek hartu dute parte, 18 urtetik gorakoen kategorian. Saritutako lanak hiru modalitatetan banatu dira: ipuina, olerkia eta bertsoa, adin-tarte desberdinetan.

Epaimahaia, Durangoko Udaleko Euskara Sailak izendatutako adituek osatua, aurkeztutako lanen kalitatea eta sakontasuna nabarmendu ditu. Ipuin eta olerki sailetan Joxe Garaizabal, Maite Berriozabal eta Leire Vargas aritu dira epaile lanetan; bertsoen atalean, berriz, Eneko Abasolo, Irune Basagoiti eta Ander Elorriaga.

Hauek dira Julene Azpeitia Literatur Lehiaketako 42. edizioko saridunak:

Olerkien atala

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
Sariduna: Katalin Berasaluze Sanchez
Lana: Bihotza
Ikastetxea: San Jose Jesuitak
Saria: 100 euroko liburu sorta

DBH 1. eta 2. mailak
Sariduna: Jare Larrea Amezua
Lana: Gora Palestina
Ikastetxea: Kurutziaga Ikastola
Saria: 125 euroko liburu sorta

DBH 3. eta 4. mailak
Sariduna: Lore Sanchez Onaindia
Lana: Kresalaren memoriak
Ikastetxea: Kurutziaga Ikastola
Saria: 150 euro

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa
Sariduna: Oihana Aiesta Alfaro
Lana: Hutsaren bizilekuan
Ikastetxea: Ibaizabal Ikastola
Saria: 200 euro

18 urtetik gorakoak
Sariduna: Mari Joxe Azurtza Sorrondegi
Lana: Itxaropen trena
Saria: 300 euro

Ipuinen atala

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
Sariduna: Araitz Ormaza Lema
Lana: Loretxo galdua
Ikastetxea: Kurutziaga Ikastola
Saria: 100 euroko liburu sorta

DBH 1. eta 2. mailak
Sariduna: Elaia Berrojalbiz López
Lana: Gitarra eta posta-txartela
Ikastetxea: Fray Juan de Zumarraga
Saria: 125 euroko liburu sorta

DBH 3. eta 4. mailak
Sariduna: Iker Huertas Estancona
Lana: Itsasargi berria
Ikastetxea: San Antonio
Saria: 150 euro

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa
Sariduna: Irati Gallastegi Molero
Lana: Helduen begiradari ihes egiteko
Ikastetxea: Fray Juan de Zumarraga
Saria: 200 euro

18 urtetik gorakoak
Sariduna: Miren Aizpuru Bilbao
Lana: Bigarren bizitza bat
Saria: 600 euro

Bertsoen atala

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
Sariduna: Nahia Meire Martin
Lana: Aniztasuna
Ikastetxea: San Antonio
Saria: 100 euroko liburu sorta

DBH 1. eta 2. mailak
Saritu gabe

DBH 3. eta 4. mailak
Saritu gabe

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa
Sariduna: Kelmene Abaitua Isazelaia
Lana: Bertsoa niretzat
Ikastetxea: Fray Juan de Zumarraga
Saria: 200 euro

18 urtetik gorakoak
Sariduna: Iñigo Legorburu Arregi
Lana: Amonaren talaiatik
Saria: 300 euro

18 urtetik gorakoen akzesita
Sariduna: Urko Egaña Calderón
Lana: Laugarren ebakuntzaren ondoren
Saria: 150 euroko liburu sorta

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 15ean, igandea, eguerdiko 12:00etan izango da, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Ekitaldian, irabazleek diploma jasoko dute eta hurbiltzen direnek hamaiketako txiki batez gozatzeko aukera izango dute. Aurkezpen lanak Beñat Igarzak egingo ditu.

Bestalde, saritutako lan guztiak antolatzaileen esku geratuko dira, eta Durangoko Udaleko Euskara Saila arduratuko da haien argitalpenaz, tokiko gaitasuna ezagutzera emateko eta euskararen erabilera literarioa sustatzeko helburuarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados