Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea
BIDEOA

Joseba Tapiaren ‘Vint anys’ egitasmo berriarekin hasiko da Elorrioko Musikaire jaialdia

Amerikako, Afrikako eta Europako artistak bilduko ditu Elorrion uztaileko asteburuetan ospatuko den Musikaire jaialdiak. Ohikoa denez, musika, antzerkia eta dantza ikuskizunak gune paregabeetan gozatzeko aukera egongo da, iragarritako agerraldiak herriko bizpahiru jauregiren lorategian zein herriko plazan izango dira.

Joseba Tapia trikitilariaren egitasmo berriarekin hasiko da aurtengo jaialdia, uztailaren 5ean Herriko plazan. Musikari gipuzkoarraren bakarkako ibilbidearen 20. urteurrenaren aitzakian, folk progresistari ekin dio ‘Vingt anys’ egitasmoarekin, herri musikari buelta emanez eta kantagintza modernoa eta musika herrikoia uztartuz.

Afrika eta Amerika arteko zubia eraikiko duen Las Maravillas de Malí izango da hurrengo eguneko protagonista agertoki berean. Malí eta La Habana batzen dituen egitasmoa 60. hamarkadan sortutako taldearen errautsetatik birsortu zen, oraingoan ere Boncana Maiga zuzendaria dela. Kubatar musikaren eta folklorearen eraginaz gain, musikariek euren erro erritmikoekin izugarrizko fusioa garatu dute.

GarikoitzMendizabalXabiZabalaGarikoitz Mendizabal & Xabi Zabala & Kaabestri Ensemblek emango diote hasiera Larizeko lorategian eskainiko diren uztaileko bigarren asteburuko agerraldiei. Egitasmoan parte hartzen duten musikariek gerturatuko duten ‘Bidean’ proposamenak, musika ulertzeko eta sentitzeko modu desberdin bat erakusten du, non txistua eta esku soinuaren fusioak erabilera tradizionalaren bidaia berri bat gerturatzen duten.

Jazza eta flamenkoa

Arturo O’Farrill & Antonio Lizana musikariak izango dira protagonistak hurrengo eguneko ekitaldian. Jazz munduan dagoen musikaririk garrantzitsuenetarikoena den O’Farrill pianojolearekin batera, flamenkoaren doinuetan inspiratzen den Antonio Lizana saxo jolea izango da eta beraiekin batera Shayan Fathi bateria jolea eta Yarel Hernández baxu jolea arituko dira.

Bigarren asteburua borobiltzeko Ray Fernández kubatar trobadorea igoko da agertokira. Gitarra eskuetan duela eta beste hiru musikariren partaidetzarekin, errealitateari buruz hausnartzera eta ondo pasatzera gonbidatuko du entzulegoa.

Tola jauregiko lorategian izango dira uztailaren 20 eta 21eko kontzertuak. Barikuan, blues doinuak izango dira entzungai Robert Smith Bluesbanden eskutik. John Mayallen estiloa eta Eric Burdonen ahotsa batzen dituen musikari herbeheretarrak 40 urte daramatza oholtza gainean eta bere errepertorioak Chicagoko Blues eskola zaharren doinu ederrak gogoraraziko ditu.

Biolina, pianoa, kontrabaxua eta bateriarekin osatutako Maureen Choi Quarteten txanda izango da zapatuan. Choi estatubatuarra biolin jole paregabea da eta formazio klasikoan zein jazzean oinarritu bada ere, eskaintzen duen musikak flamenkoa eta jazza uztartzen ditu.

YllanaTheOperaLocosHirugarren asteburuko egitaraua dantza garaikideko lau piezekin osatuko da. Amaia Elizaranek, gorputzaren bidez harremanetan dauden bi emakumek eskaiunitako ‘Block’ pieza eskainiko du; Mey-Ling Bisognok sortutako ‘Shojo’ lanak perkusio japoniarra, rocka eta musika elektronikoa uztartzen ditu; Lasala konpainiaren ‘Fight’ sorkuntzak gizakien arteko borrokak ditu hizpide; eta Cía. Arima-ren ‘Sustraiak’ gizakion nortasuna eratzearen beharretik sortutako koreografia da.

Izaki Gardenak

Musikaire jaialdiko azken asteburuko agerraldiak Herriko plazan eta Casa Jara jauregian izango dira. Barikuan egongo den Izaki Gardenak taldeak, folk eta rock klasikoa jorratzen baditu ere, Jon Basaguren buru duen boskoteak berritasun ugari tartekatu ditu ‘Dena oskol’ azken lanean.

Yllana konpainiaren The Opera Locos ikuskizunarekin gozatzeko aukera egongo da zapatuan. Proposamen komiko-operistiko honetako protagonista, errezitaldi bat ematera doan bost abeslari xelebrez osatutako operako troupe berezia da. Baina antzezpenak aurrera egin ahala, haietako bakoitzaren ezkutuko grinak eta irrikak azaleratuko dira.

Hiru pieza laburrez osatutako mikroantzerki saioarekin amaituko da aurtengo Musikaire jaialdia eta sorkuntza guztiak Casa Jara jauregiko lorategian antzeztuko dira. Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroak sorkuntzaren aurrean bi emakumeren arteko zalantzak jarriko dituzte agerian ‘Agur eta Dolore’ ikuskizunean; Iñigo Aranburuk eta Sara Cozarrek familiaren argazki perfektua eskaintzen ahaleginduko dira ‘La plancha o la vida’ piezarekin; eta Cía. Paganini-ren ‘Lolipop’ laneko protagonistak dena perfektu jartzen saiatzen da emanaldi koreografiko bat eskaintzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados