Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Jon Idigorasentzat Udalaren aitortza aldarrikatzen du politikariaren sendiak

Jon Idigorasentzat Udalaren aitortza aldarrikatzen du politikariaren sendiak

2005eko ekainaren 5an hil zen Jon Idigoras eta hamargarren urteurrena dela eta, “Jon Idigoraseri merezi duen errekonozimendua ematea” eskatu dio bere senideak Amorebieta-Etxanoko Udalari. Data hori kontuan hartuta, Idigoras izan zen “figura handia” gogora ekartzea eta “pertsona ahaztezinaren dimentsioa bere lekuan ipintzea” eskatu dute familiakoek.

“Jon Idigorasek gorputz eta arima, bizitza osoa, zintzotasun osoz eman zuela Euskal Herriaren askatasunaren alde” dio familiak argitara emandako oharrean. Idatzi horretan bere bizitzaren nondik-norakoak ere errepasatzen dituzte.

Idigoras familia apaleko semea izan zen eta 14 urte zituela lanean hasi zen metalurgian. Goiz ezagutu zuen kartzela diktadura frankistan, baita exilioa ere. LAB sindikatuaren eta Herri Batasunaren sortzaileetakoa izan zen eta 1978tik 1995era bitartean Herri Batasunako mahaikidea. 1980an eta 1984an Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarkidea izan zen eta 1986, 1989 eta 1993an Espainiako Kongresuko diputatua Bizkaitik.

Ezker Abertzalearen bozeramailea izan zen urte luzetan eta 1989ko azaroaren 20an Madrilen izandako atentatua bertatik bertara bizi zuen, Josu Muguruza hilik suertatu zen, Iñaki Esnaola larri zaurituta, baina berak, zorionez, ez zuen kalterik jasan.

1997an kartzelan sartu zuten Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kidea izateagatik eta behin-behineko askatasuna lortu zuen gaixotasun larria zuelako. 1999an liburu batean bere memoriak idatzi zituen, ‘El hijo de Juanita Gerrikabeitia’ izenburupean.

Bere azken agerraldi publikoa 2004ko azaroaren 14an egin zuen, Donostian izandako mitinean. Bertan aurkeztu zuen Arnaldo Otegik “Anoetako proposamena” eta bake proposamen horri bere sostengua eman zion Idigorasek.

Aoiz eta Garitanoren hitzaldia

Bestalde, bihar, ekainak 9, ‘Gure ametsa askatasuna’ izenburua izango duen hitzaldia emango dute Floren Aoiz eta Martin Garitanoak. Ekitaldia Zelaieta Zentroan izango da eta arratsaldeko zazpietan hasiko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Durangon

    Kaixo Amaia: Eskerrik asko egindako galderagatik. Hitzaldia ekainaren 9an da, beraz, bihar asteartea. Dagoeneko zuzendu dugu albistean egindako hutsegitea.

    Deja una Respuesta
  2. Durangon

    Kaixo Amaia: Eskerrik asko egindako galderagatik. Hitzaldia ekainaren 9an da, beraz, bihar asteartea. Dagoeneko zuzendu dugu albistean egindako hutsegitea.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados