Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Jazza zein doinu klasikoak eta txalapartaren uztartzea entzungai gaur eta bihar Musikaire jaialdian

Elkano Browning Cream hirukotea izango da gaur San Roken Musikaire jaialdian.

Elorrioko Musikaire jaialdiak aniztasuna izango du ardatz asteburu honetan gaurko agerraldian jazz doinuak eskainiko dituen Elkano Browning Cream taldeak joko baitu, bihar musika klasikoa zabaldu eta txalaparta bultzatu nahi duen Basabi taldearen txanda izango da eta domekan Barsantiren ‘Kale gorria’ ikuskizun familiarra izango da ikusgai.

Frank Mantegari (bateria), Dave Wilkinson (guitarra eta ahotsa) eta Mikel Azpiroz (Hammond B3) biltzen dituen Elkano Browning Cream taldeak ibilbide oparoa egin du 2007an lehen diskoa argitaratu zuenetik. Jazzeko formatu klasikotik abiatuta, hirukoa askoz haratago tenkatzen dute, paisaia afrikar, sortaldeko edo europar gauekoak iradokitzen dituzten konposizio magnetikoekin, beti ere tradizioaren eta egungo joeren arteko orekaren barruan.

Iñigo Coto (biolina), Marina Barredo (biola), Ricardo de Lucas (kontrabaxua), Alicia GriffIths (harpa) eta Sergio Lamuedra & Txomin Dhersek (txalaparta) osatzen duten Basabi taldearen helburua nagusia musika klasikoa zabaltzea eta txalaparta bultzatzea da. Biharko agerraldian agerian utziko dute txalapartaren hotsa sokazko musika tresnen sonoritatea disziplina biziago eta organikoagoan eraldatuko dela, bere baitan irisgarritasun eta esperimentazioa duen ikuskizunak sortuz.

Gaurko eta biharko agerraldiak 22:30ean hasiko badira, domekan Barsanti konpainiak eskainiko duen ‘Kale gorrian’ ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Agerraldiko protagonistak beraien etxetik bota behar dituzten adineko senar-emazteak dira, baina auzokideak kalean bildu dira eta polizia ere bertan dago epailearen agindua betetzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados