Banner en desktop Banner en moviles
Kalez Kale Iurreta
Euskal Jaiak Durango
Maristak Durango
Haizetara Amorebieta

Jantoki Eko-Arduratsuaren goi mailako ziurtagiria jaso du Kurutziaga ikastolak

Duela urtebete, Ausolan taldeak eta Kurutziaga Ikastolak urrats aitzindaria eman zuten eskola-iraunkortasunean, Bureau Veritasek emandako Jangela Eko-Arduratsuaren ziurtagiria lortu baitzuten. Oraingo honetan, goi mailako zertifikazioa eskuratu du Kurutziagak.

Lehen urte honetan, arreta jarri da elikagai-hondakinen murrizketan eta baliabideen optimizazioan, neurri zehatzen bidez, hala nola:

● Hondakin organikoa neurtzeko eta murrizteko metodologia berri bat, ekintza zehatzagoak diseinatzeko aukera ematen duena.
● Ikasleak zuzenean inplikatzea hondakinak bereizten, pisatzen eta kontrolatzen, jantokiaren ikuspegi pedagogikoa indartuz.
● Jankideen artean erabilera bakarreko plastikoa erabat ezabatzea, eta horren ordez ontzi berrerabilgarriak jartzea.
● Hornitzaileekiko lankidetza, produktuen formatuak egokitzeko eta plastikozko ontzien erabilera murrizteko.
● Ikasleak xahuketaren aurkako urteko planaren arduradun izendatzea, hezkuntza-figura hori funtsezkoa baita ohitura iraunkorrak sustatzeko.
● Sukaldeko eta jantokiko ekipamendua berritzea (marmitak, mahai beroak eta galdara) eraginkortasun energetikoa hobetzeko.

Hezkuntza mailan, jasangarritasunari lotutako bi proiektu garrantzitsu egiten aritu dira ikasturtean zehar:

‘Ogia baino gehiago’: Ikasleak jantokira joaten aritu dira, 14:20an, kontsumitu barik gelditu den ogi kopurua neurtu eta fitxa betetzeko. Horrela, hileroko ogi soberakina neurtzen aritu dira.

Xahuketaren aurkako urteko plana: LH5eko ikasleak LH1eko txandan sartzen aritu dira janari-hondakinak sailkatzeko. Txandaren bukaeran hondakin horren pisaketak egiten aritu dira ikasturte osoan zehar zenbat soberakin botatzen den jakiteko.

Fruta azalak

“Proiektu zehatzez gainera, berbaldiak, muralak, dekalogoa eta beste hainbat ekintza ere egin dugu”, azaldu du Amaia Sanz hezkuntza proiektuko arduradunak. “Bestalde, organikoari dagokionez, fruta azalak sailkatzen aritu gara konposterako zenbat fruta azal erabiltzen dugun ezagutarazteko”, azaldu du Ariane Nuñez, jantokiko arduradunak.

“Iraunkortasuna ez da behin ziurtatzen, egunero eraikitzen da. Jantoki honek erakusten du, borondatea, konpromisoa eta hezkuntza ikuspegia dagoenean, posible dela eredu bidezkoago eta gure ingurunearekiko begirunetsuago baterantz aurrera egitea “, azpimarratu du Urko Rodríguez, Kurutziaga Ikastolako kudeatzaileak.

Beste ziurtatzaile batzuek ez bezala, Bureau Veritasen zigiluak etengabeko ebidentziak eta etengabeko hobekuntza eskatzen ditu. “Auditoria hau ez da izapide bat. Egunero erakutsi behar da jangela espazio hezitzailea, osasungarria eta ingurunearekin konprometitua dagoela. Horregatik, lorpen kolektiboa da, talde osoaren eta hezkuntza-komunitatearen ahaleginari balioa ematen diona “, azaldu du Nuria Carbajales, Ausolaneko Kudeaketa Sistemen zuzendariak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados