Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Jai giroan murgilduko dira datorren asteburutik aurrera Atxondoko Axpe eta Apatamonasterio

los-tenampas
Los Tenampas.

Atxondo herria jai giroan murgilduko da datorren asteburuan bata bestearen jarraian ospatuko baitira Axpeko San Juan jaiak eta Apatamonasterioko San Pedroak. Lehenengo elizateko ospakizunak  ekainaren 23an hasi eta 26ra arte iraungo dute, eta Apatakoak azken egun horretan abiatu eta uztailaren 3a arte izango dira.

San Juan bezperan egingo den pintxo potearekin eta tartean egingo diren txapel jaurtiketa, pin-pon pelotak basoan sartzea eta perra jaurtiketarekin abituko dira, txopoa jaso aurretik eta San Juan suak piztu aurretik. Ondoren, berakatz zopa eta txokolatea dastatzeko aukera egongo da.

San Juan eguneko egitaraua 11:30eko meza nagusiarekin eta jubilatuen luntxarekin abiatuko da, eta arratsaldean briska txapelketa eta esku pelota partidu mistoak egongo dira. Gaueko kontzertuetan Estutu eta Fito Skins taldeek joko dute eta ondoren Dj Bullen saioa hasiko da.

Zapatuan Mexikar eguna izendatu dute, eta ‘erretratukol’a egiteaz gain makailau eta patata tortilla txapelketak eta ondorengo herri bazkariak beteko dute goizeko egitaraua. Arratsaldean, mus txapelketa eta Los Tenampas taldearen saioa eta ondoren Mexikar gaua hasiko da.

Inguruko artisauen erakusketarekin eta saiheski pintxo dastaketarekin hasiko dira domekako ekitaldiak. Ondoren, meza nagusia, Andasto dantza taldearen saioa eta mus txapelketa egongo dira eta arratsaldean egongo diren umeen jolasekin eta txokolatadarekin borobilduko da egitaraua.

Apatako jaiak

Goizeko 9:00etan abiatuko den mendi martxarekin abiatuko dira ekainaren 26an Apatako San Pedro jaiak. 28an, arratsaldez, txopo txikiaren apainketa egingo dute gaztetxean eta ondoren trikitilariekin kalejira egingo dute, txopoak altxatu, pregoia irakurri eta kontzertu akustiko egongo da plazan.

Eguaztenean ospatuko den San Pedro egunena, txistularien diana eta meza egongo dira goizean, eta arratsaldean Andasto dantza taldearen saioa eta ‘Panoli Kabaret’ ikuskizuna eskainiko du Ganso & Cia. konpainiak.

Eguenean, hamaiketakoa izango dute herriko nagusiek eta arratsaldean pintxo-potea eta pelota partiduak egongo dira. Lehenengo norgehiagokan, Maialen Garcia eta Jaione Escribanok Naroa Jaio eta Ane Díezen kontra jokatuko dute, eta bigarrenean Bengoetxeak eta Azanzak Xala eta Pascualekin neurtuko dituzte indarrak.

Barikuan Atxondo Harrera Herriak antolatutako ipuin kontaketa egongo da plazan eta jarraian egongo diren makailau eta patata tortilla txapelketan egindako jakien herri afaria egongo da. Laiotz talderen erromeriak borobilduko du eguna.

Igel txapelketa eta kuadrillen arteko paella janarekin hasiko dira zapatuan egingo den Mozorro eguna. Arratsaldean, mus txapelketa, umeen jolasak, Aldats elektrotxarangaren saioa eta Jaimones, State Alerta eta Keike taldeen joko dute.

Domekako Artisau eta Nekazari Azokak, Amillenak eskainitako pintxo dastaketak eta arratsaldean Olinda taldeak emango duen kontzertua, talo dastaketak eta txopoa botatzearekin amaituko dira aurtengo ospakizunak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados