Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Iurretako baserrietako etxebizitza kopurua handitzeko ordenantza berria egitea proposatzen du EAJk

Iurretako “baserrietan etxebizitza kopurua handitzea da” EAJ-PNVk maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeetarako aurkeztutako programaren proiektu aipagarrienetako bat. Ordenantza berri baten jasoko den proposamen horrekin “landa-guneen jarraipena eta iraupena” bermatu nahi dute, Iñaki Totorikaguena hautagai jeltzalearen esanetan.

Egitasmoa gauzatzeko, beharrezkoa izango da azalera eta ezaugarriak kontuan hartzea, nahiz eta aurreratu “gehienez lau etxebizitza egon daitezkeen baserrietan. Horrela, baserrien birgaitzea eta egokitzapena bultzatu nahi dugu”, adierazi du Totorikaguenak.

Horrez gain, landa-guneetako beharrezko azpiegiturak hobetzeko asmoa agertu dute Iurretako jeltzaleek; Auzorik Auzo bezalako aisialdi eta entretenimenduko ekitaldiak hurbiltzen jarraituko dute;  eta mugikortasuna errazten duen AuzoTaxi zerbitzua eta auzoen arteko oinezko zein bizikletentzako lotura hobetuko dituzte.

Konpostajea sustatzeko eta hondakin fitosanitarioak biltzeko helburuarekin, landa-eremuetan auto-konpostajeko programak bultzatuko dituzte eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueratik eratorritako hondakinak biltzeko apustua egingo dute.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta erakunde eskudunekin lankidetzan, putzu septikoak instalatzeko eta mantentzeko diru-laguntzak bideratuko dituzte eta interneterako sarbidea erraztuko dute ahalik eta baldintza onenetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados