Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Iurretak world kafearekin eta trebakuntza-pilulekin sustatu nahi du euskararen erabilera

Iurretak world kafearekin eta trebakuntza-pilulekin sustatu nahi du euskararen erabilera

Iurretako Udalak hainbat ekimen berri prestatu ditu datozen hiru urteetan herrian eragina izango duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plan berriaren baitan. Abian dauden ‘Euskara betibizi’ edo elkarteen artean erabilera bultzatzeko kanpainez gain, herritarrentzako World kafea eta udaleko langileen gaitasuna hobetzeko trebakuntza-pilulak prestatu ditu, besteak beste.

Euskararen Egunean, abenduaren 3an hain zuzen, Iurretako Udaleko Udalbatzak 2016tik 2019ra arte herrian garatuko duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zuen. Ekimen berri honek orain arte 2012tik indarrean egon den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren lekua hartuko du. 

Euskara Sustatzeko Ekintza Plan berria Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin diseinatu dute eta lan-tresna honen asmoa “hurrengo urteetan garatu beharreko politikak” zehaztea eta baliabideak eskaintzea da, Udaletik adierazi dutenez. Prozesu horretan, halaber, “oso garrantzitsua izan da herritarrek eta Udal ordezkariek osatzen duten Euskararen Aholku Batzordearen ekarpena”.

2016ko urtarriletik aurrera garatuko den Euskara Sustatzeko Ekintza Planak, proposamen berritzaileak jarriko ditu martxan. Herritarrak sentsibilizatzeko eta euskara kalera ateratzeko asmoarekin ‘world kafea’ antolatuko du Udaleko langileentzat berriz, hizkuntza-ohituretan eragina izango duen ‘Eusle’ proiektua martxan jarriko du eta beraien euskara-gaitasuna hobetzeko trebatzeko aukera izango dute ‘trebakuntza-pilulen’ bidez.

Plan berriak, halaber, jarraipena emango die dagoeneko abian dauden hainbat egitasmoei. Horien artean aipatzekoak dira merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera handitzeko ‘Euskara betibizi’ proiektua edo herriko kirol elkarteekin elkarlanean aritzea “euren funtzionamenduan euskara gehiago erabiltzeko”.

Udala, gainera, Euskera Batzorde Aholkulariarekin elkarlanean sortu eta landutako  ‘Kirolean euskara’ gida banatzen ari da. Iurretako Udaletik adierazi dutenez lan-tresna horrek “kirolean erabiltzen den hizkuntzak hizkuntza-ohiturak sustraitzen laguntzen du”, eta ondorioz, eskoletan eta herriko kirol elkarteetan euskaraz erabili ahal diren berbak, animo-oihuak eta esaldiak zabaltzeko lagungarri izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados