Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Iurretak Wikipedian dauden sarrerak ugaritu eta berregituratu nahi ditu

Iurretak Wikipedian dauden sarrerak ugaritu eta berregituratu nahi ditu

‘Iurretapedia’ deituriko ekimena antolatu dute datozen hilabeteetarako Iurretako Udalak eta Herri Bibliotekak, beraien asmoa “gaur egun Wikipedia entzilopedia librean Iurretari buruz dauden sarrerak berregituratzea eta elikatzea” dela. Ekitaldi nagusia abenduaren 12an egin nahi duten ‘wikimaratoia’ da.

Iurretaren desanexioaren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barneko lehen hitzordua datorren ostegunean, hilak 15, izango da. Ibarretxe Kultur Etxean arratsaldeko 18.30ean izango den lehen zita horretan egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak eta ekimenaren nondik norakoak emango dira. Azken asmoa, abenduaren 12an egingo den maratoia prestatzea da.

Batzar informatiboaren ondoren, Wikipedian nola editatu behar den ikasteko tailerrak antolatu dituzte azaroaren 23tik 27ra bitartean.

‘Iurretapedia’ ekimenaren hitzordu nagusia abenduaren 12rako iragarrita dago, egun horretan burutuko baita Wikipedia Maratoia Herri Bibliotekan goizeko 10.00etatik 14.00etara.

Iurretari buruz editatzeko wikimaratoia (edit-a-thon) hori gauzatzeko, antolatzaileek “Gerediaga Elkartearen eta euskal wikilarien babesarekin elkarlanean” dihardute.  Ekimena herriko beste eragile eta bizilagun guztiei irekita badago ere beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados