Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Iurretak fatxadak eta estalkiak birgaitzeko eta igogailuak jartzeko laguntza emango ditu

Iurretak fatxadak eta estalkiak birgaitzeko eta igogailuak jartzeko laguntza emango ditu

Iurretako Udalak diru-laguntzak emango ditu fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailuak jartzeko. Udalak 25.000 euro aurreikusi zituen 2014ko aurrekontuetan baina azken udal-batzan diru-laguntza gehitzea erabaki zen eta azkenean 43.500 euro esleitu dira.

Onartutako laguntzak eskuratzeko, beharrezkoa da obra-lizentziak 2013ko urriaren 1etik 2014ko irailaren 30a bitartean lortu izana eta dagokien udal ordenantzan ezarritako baldintzak betetzea. “Eskatzen diren baldintzak bete al dituzten sei edo zazpi obra aurreikusten dira”, Iñaki Totorikaguena Iurretako alkatearen esanetan.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2014ko urriaren 24ra bitarteko izango da.

Iurretako Udalak 2009ko ekainaren 11n onartu zuen ‘Fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko eta bizitegi kolektiboko erabilerako eraikinetan igogailua jartzeko diru-laguntzak emateko Ordenantza’. Harrezkero Udalak hogei diru-laguntza inguru eman ditu, dagozkien deialdietan, jabekideen erkidegoei igogailuak jartzeko, aurrealdea birgaitzeko edo teilatua konpontzeko. Guztira, 140.000 euroko diru-laguntzak eman dira azken bost urteetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados