Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Isasik urrea eta Zuazubiskarrek zilarra lortu dituzte Espainiako Pistako Txapelketan

Isasik urrea eta Zuazubiskarrek zilarra lortu dituzte Espainiako Pistako Txapelketan

Elorrioko Ziortza Isasik lortutako urrezko domina eta Abadiñoko Illart Zuazubiskarrek irabazitako zilarrezkoarekin borobildu zuten Durangaldeko txirrindulariek Galapagarreko belodromoan jokatutako Espainiako Pistako Txirrindularitza Txapelketak. Domina biak proba berdinean irabazitakoak dira, taldekako jazarpeneko lasterketan alegia.

Euskadiko selekzioa izan da garailea Espainiako Pistako Txirrindularitza Txapelketa absolutuan, urrezko bost dominarekin, beste hiru zilarrezkoak eta beste bi  brontzezkoak eskuratuz. Lorpen horretan partaidetza nabarmena izan dute eskualdeko Ziortza Isasik eta Illart Zuazubiskarrek.

Bakarkako probetan ez zuten zorte gehiegirik izan, baina taldekakoan sari ederrak lortu zituzten talde benetan indartsuak osatuta.

Isasik ondo ezagutzen dituen Ana eta Irene Usabiagarekin eta Naia Leonetekin osatutako laukoteko partaidea izan zen taldekako jazarpen lasterketan. Betebeharreko lana 4 kilometro erlojuaren kontrakoa zen eta proba horretan mendean hartu zituzten etsai nagusia zen Balear Irletako laukotea.

Gizonezkoen taldekako jazarpen lasterketan berriz, Euskadiko ordezkariek gaur egun Espainiako txapeldunen titulua izateaz gain Europako puntako laukotea osatzen duten Balear Irletako taldea izan zuten arerio finalean. Illart Zuazubiskarrek, Ander Alonso, Gorka Etxabe eta Jon Irisarrirekin batera, bost kilometroko ibilbidea bete behar izan zuen eta bertan Balearreko txirrindulariak beraien nagusitasuna erakutsi zuten.

Zazpi domina Durangaldera

Isasiren urrezko domina eta Zuazubiskarren zilarrezkoa, Aroa Gorostiza kadeteak lortutako beste bostei gehitu behar zaizkie, uzta oparoa ekarriz Durangaldera. Elorrioko txirrindulari kadeteak urrezko dominak eskuratu zituen keirin eta taldekako abiaduran; zilarrezkoa scratchean eta brontzezkoak abiaduran zein, junior mailako laukotea osatuz, taldekako jazarpen proban.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados