Banner en desktop Banner en moviles
AECC Bizkaia
Euskal Jaiak Durango
Azoka Idiomas
Haizetara

Elorrioko udalbatzak 1931n hitzartutako akordioak berretsiko ditu biharko ezohiko bilkuran

ElorrioGureEskuDago1931Elorrioko Gure Esku Dagoren dinamikaren baitan antolatutako  ‘Gaur, atzo legez, erabakitzea helburu’ ekimenak, 1931n hitzartutako akordioak berretsiko ditu egungo Elorrioko udalbatzak. Udaletxean egingo den jarduera politiko horren ostean, antzezki emanaldi bat egongo da Arriola Antzokian.

Elorrioko udaletxean egingo den ezohiko osoko bilkuran, 1931ko apirilaren 16an hainbat herrietako alkateek hitzartu eta egun batzuk geroago Gernikan sinatutako akordioa berretsiko da.

Arratsaldeko seietan hasiko den bilkuran, duela 86 urte Elorrioko alkatea zen Julian Ariñok Batzar Nagusi historikoak berrezartzeko eta egun haietan herririk herri zabaltzen ari zen herri borondate politiko berria adierazteko bultzatutako asanblada gogoratuko dute. Ariño, Gernikan egin behar zen batzarraren sustatzaileetako bat izan zen Mundaka eta Bermeoko alkateekin zein Getxoko alkatea eta Lehendakaria zen Jose Antonio Agirrerekin batera.

Gernikako batzarra, hala ere, ezin izan zuten egin, Madrileko Gobernuak, ekitaldiaren helburuak kezkatuta, militarrak bidali zituelako. “Oztopoak oztopo, udalek Gernikan onartu nahi zuten adierazpenak babes handia lortu zuen: udal ordezkariek errepidean bertan sinatu zuten testua, indar eta irmo”, biharko udalbatzarrean irakurriko den testuan adierazten den bezala.

Gaur egun, 1931n sortutako ilusioari eusten dio “Euskal Herrian zabaldu den dinamika. Indarrez eta irmotasunez heldu diogu erabakitzeko eskubidearen aldarriari”, testuan azpimarratzen denez.

Herri-antzezlana

Udalean ordezkaritza duten alderdiek ospatuko duten osoko bilkuraren ostean, ‘Iragana, lahar eta larrosa’ herri-antzezlanaren emanaldia hasiko da Arriola Antzokian, 19:00etan.

Lourdes Imaz zuzendariak idatzitako gidoia eta Segurako antzerki taldeak antzeztutako ikuskizuna, 1923tik 1937ra doan tarte historikoan kokatzen da; hau da, Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibilaren hasierara doan epean.

Agerraldian bi familiak bizi izandakoak jartzen dira agerian. Garai haietan, Goierri inguruan nekazaritzatik bizi ziren pertsona gehienak, nahiz eta industria ere sortzen eta garatzen hasita zegoen.

Bestalde, eskubide guztiak ukatzen zituen Primo de Riveraren diktadura bortitz batetik Bigarren Errepublikaren esperantza eta ilusiora pasatu zen gizartea, baina dena 1936ko altxamendu faxistarekin amaitu zen.

Testuinguru orokor honen barruan, Jose Antonio Agirrek, beste alkate bizkaitar batzuekin batera, Euskal Errepublikaren aldarrikapena egin zutela eta Euskal Herriko hainbat udalerrietan manifestuak bultzatu zirela ere islatzen da.

Antzezlanaren helburu nagusiak  garai horretako historia eta jendearen bizimodua ezagutaraztea zein “Euskal Herriko udalerri askotan Euskal Errepublika eta autodeterminazioa aldarrikatu egin zirela jakinaraztea da”, ekitaldiaren arduradunen esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados