Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Independentziaren aldeko eguna eta Martxa Berdea egingo dute gaur Durangon

Independentistak Sareak deituta, “Nahi dugulako, beharrezkoa dugulako, guk ere bai independentziari” lemapean, Independentziaren aldeko eguna burutuko da gaur Durangon. Musika, ikuskizunak, liburu aurkezpena eta martxa bat izango dira nagusi.

‘Eskozia. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan’ liburuaren aurkezpena egingo dute eguerdiko 12.00etan, Azokako Areto Nagusian. Txente Rekondo, liburuaren egileetariko bat, Jule Goikoetxea, hitzaurrearen egilea eta Txutxi Ariznabarreta, Independentistak Sarearen ordezkaria izango dira bertan. Independentziaren aldeko Martxa, berriz, arratsaldeko 17.00etan irtengo da Landako gunetik.

“Euskal Herriari naziotasuna eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen dion konstituzio arrotza ospatzera behartzen gaituzten egunean, independentziaren aldeko oihua kalera ateratzea delako, gure ustez, inposaketari erantzuteko erarik onena. Eta bestetik, gure herriaren etorkizunari begirako hausnarketa sakona egiteko garaia delako, eta Europan prozesu independentistak indartzen hasi diren une honetan, Euskal Herritik ere argi adierazi behar dugulako gure aldarria: guk ere bai independentziari!”, aldarrikatu dute antolatzaileek.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados