Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Inauterietako jai nagusia mozorroak gorde aurretik

Inauterietako jai nagusia mozorroak gorde aurretik

Garizuman murgildu aurretik mozorrotzeko azken aukera izango da gaur, Durangaldeko herri guztietan ospatuko delako ‘Martitzen karnabal’. Hori dela eta hainbat ekitaldi prestatu dira han-hemenka eta egunean zehar protagonismoa umeena izango bada, iluntzean eta gauean gazteen eta helduen txanda izango da.

Mozorrodunak egun osoan ibiliko badira ere, Durangon prestatu duten egitaraua arratsaldean gauzatuko da. 15.30etan hasita umeentzako parkea izango da Ezkurdi plazan, edo San Antonio Santa Rita Ikastetxean euria izanez gero, eta ordu berean hasiko dira pasealdiak Txu-txu trenean, Andra Maritik abiatuta. Musika ere ez da faltako ospakizunean eta  arratsaldeko 16.30etan hasita gazte diskoteka izango da Ezkurdin (edo Andra Mariako elizpean euria izanez gero) Oihan Vega Djarekin.

Erromeriak eta bideocall batekin ospatuko dute Zornotzan karnabaletako azken eguna. Arratsaldeko 17.00etan Do Re Mi taldeak girotutako disko festa izango da Zelaietako karpan eta Zelaieta Zentroan izango den bideocallean pertsonalizatutako grabazioa lortzeko aukera izango da.

Zornotzako nagusiek euren jaia izango dute Nafarroa Zentroan eta arratsaldeko 18.00etan hasita luntxa eta dantzaldia izango dituzte.

Aurtengo inauteriak Perubeleren kalejira, agurra eta erreketarekin eta arratsaldeko 18.30etan herriko kaleetan eta Zelaieta zentroan izango den txokolatadarekin amaituko dira.


Luhartz eta ‘Sardina Fresukue’

Goizetik izango dituzte ekitaldiak Elorrioko umeek, 10.30etatik aurrera dantzak, jolasak eta desfilea izango direlako eta plazako karpan (edo Hilario Azkarate frontoian euria eginez gero) gazte parkea izango da. Parke horrek jarraipena izango du arratsaldeko 16.30etatik aurrera eta 18.15etan txokolatada izango da. Luhartz taldeak arratsaldeko 18.30etatik aurrera eskainiko duen erromeriarekin amaituko da inauteriko egitaraua.

Gaur amaituko den Taberna Mozorrotuen IV. Txapelketaz gain, umeendako ikuskizuna izango da Abadiñon. Arratsaldeko 18.00etan hasita ‘Sardina Freskue’ ikuskizuna taularatuko du Eidabe konpainiak Zelaietako probalekuan eta agerraldia amaitzerakoan Taberna Mozorrotuen lehiaketako sari banaketa izango da.

Iurretako umeek beraientzako espresuki prestatutako ikuskizuna izango dute Askondon (edo Goiuia kulturgunean euria izanez gero) arratsaldeko 18.00etan hasita. Gazte eta helduek berriz poteoa egingo dute arratsaldeko 19.30etatik aurrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados