Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

“Ikuskizunak gezurra eta izkutatutako egia banatzen ditu”

Larraitz-Garcia-Artez-HobeHiru urte eskaseko ibilbidea bete du Artez Hobe Kultur Elkarteak, nahiz eta konpainiako partaideak arte eszenikoetan jantziak diren. Taldekide guztiak dira zornotzarrak, tarteko, antzerkigintzan bi hamarkadako ibilbide emankorra bete duen Larraitz Garcia Hernando gidoigilea eta zuzendaria.

Maiatzaren 13an Zornotza Aretoan estreinatuko den ‘(El) BION(m)BO(A)’ ikuskizunean, Xabier Goitiandia, Amagoia Azkona eta Lolin Goitiandiak gorpuztuko dituzte Garciak idatzitako pertsonaiak. Beraiek hezurmamituko dituzte agertokian azalduko diren hiru pertsonaiak: Angel, 70 urte inguruko gizonezkoa; Agurne, etxeko neskamea; eta zendutako Marie, Angelen emaztea zena.

Angelek, bere desioekin, musika motaz, gorputzaz, benetako sexu-joeraz disfrutatzen du, baina urte batzuk dira bere emaztea hil zela eta bere egiari aurre egitera behartuko dute. Egoera horretan “bionboak protagonismoa hartzen du, gezurra eta izkutatutako egia banatzen duena izaterakoan”, Garciak azaltzen duenez. Azken finean, ikuskizunaren korapiloa protagonistak bionboa kentzeko duen gaitasunean datza.

Antzezlan berriaren jatorria “Zornotza Aretoak deitutako Km0 egitasmoan dago. Hasierako testua 10 minutuko mikroantzezlana zen eta aukeratu egin nindutenez ordu beteko lana bihurtzeko luzatu behar izan nuen”, gogoratzen du Garciak.

Euskara, gaztelera eta fran­tses hizkuntzak uztartzen dituen ‘(El) BION(m)BO(A)’ lanak, “geuk geure buruari jartzen dizkiogun mugak ditu abiapuntu; baina gerta­tzen da muga horiek, askotan, gure kanpoan daudela pen­tsatzen dugula nahiz eta geure barruan egon. Amagoiak eta Lolinek gorpuzten dituzten pertsonaiek mugak jarriko dizkiete protagonistari, baina muga handiena bere buruan dagoela ikusiko da”, Garciak azaltzen duenez.

Garciak etengabe idatzi eta gordetzen dituela aitortzen badu era, lan berri honen idazkerari konfinamenduaren ondoren ekin zion. “Aurreko lana euskara hutsean zen, eta nire asmoa zen jendeak modu metaforikoan uler zezala zer gertatzen zen. Eta uste dut lortu nuela”.

Artez Hobeko kideek ikuskizuna grabatzea nahi dute maiatzeko estreinaldia gauzatu aurretik egingo dituzten en­tseguetan. Grabazio hori Euskal Herriko zein kanpoko programatzaileei erakutsiko diete, areto publiko eta pribatuetan zein jaialdietan an­tzezteko helburuarekin. “Bira baten esperientzia polita taldekideekin bizitzea gustatuko litzaidake”, aitortzen du Garciak.

Bigarren ekoizpena

‘(El) BION(m)BO(A)’ Garciak idatzi, zuzendu eta Zornotza Aretoan estreinatuko den bigarren antzezlana izango da. Aurrekoa, 2019ko martxoan estreinatu zuen ‘Amaren eskuak’ tituluarekin, nahiz eta jatorrizko ideia hamar urte lehenago sortu zitzaion. Antzezlanaren izenburua berdina izan arren “ez du zerikusirik Karmele Jaiok idatzitako eleberriarekin. An­tzezlanean emakumea, amatasuna eta kirola dira hizpide eta nire bizipenetan oinarritutako lana da”.

‘Amaren eskuak’ 2019ko martxoaren 29an estreinatu zuten Zornotza Aretoan eta Artez Hobe Kultur Elkartea egitasmo horretarako propio sortu zuten. Antzezlana euskaraz zenez “gaztelaniazko bertsioa prestatzen hasi nintzen Madrilen eta beste toki batzuetan erakusteko asmoarekin. Baina, entseiatzen geundela konfinamendua etorri zen eta bertan behera gelditu ziren gure asmo guztiak”.

Antzerkigintzarako irrika aspalditik bazuen ere, arte mota horretan “berandu samar” murgildu zela aitortzen du Garciak. Ordurako, Gorputz Hezkuntzako irakaslea zen, baina “zerbait barriaren falta sentitzen nuen. Bilboko Artebi eskolan asteburuko ikastaro batzuk egin nituen eta bertako irakasle batek animatu ninduen aurrera egitera. Hiru ikasturte egin nituen eta gero Arte Eszenikoetan graduondokoa egin nuen EHUn”.

Trebakuntza prozesua Artebin sortutako konpainietan zein Glu-glu Produkzioak, telebistan, iragarkietan eta interpretazioarekin lotutako beste hainbat lanetan ibilita lortu zuen, “eta, dena batera egitea oso nekagarria zitzaidanez, Gorputz Hezkuntzako irakaskuntza albo batera utzi nuen zenbait urtez”, gogoratzen du Garciak.

Baina, antzerkian hiru urte buru-belarri jardun ondoren, irakaskuntzara itzultzea erabaki zuen, eta irakasle lana bere alderdi artistikoarekin uztartu du, nahiz eta idazketan eta zuzendaritza arloetan zentratu den.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados