Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

“Ikaro bezala, lurretik abiatu behar dugu nahi dugun lekura heltzeko”

EztandapHiru urte eskas darama­tzate elkarrekin baina dagoeneko disko formatuko lehen lana argitaratu dute ‘Kondor’ izenburuarekin. Eztandap taldeak 2018an eman zituen lehenengo urratsak Jonathan Santos ‘Melas’ (ahotsak eta teklatua), Asier Goikoetxea ‘Logan’ (gitarra) eta Asier Fernandez ‘Asi’ (gitarra) elkartu zirenean. Hala ere, “taldea 2019an egonkortu zen, Ion Ander Agorreta ‘Txonan’ baxu jolea eta Aratz Longo bateriaren etorrerarekin”, ‘Melas’en esanetan.

Boskote zornotzarraren lehenengo agerraldietako bat, 2019ko urrian egin ziren Ondarearen Europako Jardunaldien barne eskainitako ‘Amorebieta-Etxano Kantuz kantu!’ ekimenean gauzatu zen. Mikel Urdangarin, Onintza eta herriko beste hainbat musikari eta talde bildu zituen ekimenean, Eztandap-ek “San Juan de la Peña Letaña’ eta Luciana Estankonak Azkueren kantutegitik jasotako ‘Agura zarkillun’en bertsioak eskaini genituen”, gogoratzen du taldeko abeslariak.

Ordurako kantu propioak sortuta zituzten, 2020ko hasieran kaleratu nahi zuten disko baten tartekatzeko asmoarekin, baina dena atzeratu zen Covid-19aren pandemiagatik eta grabaketa estudioan gertatutako arazo bategatik. “Pandemiak grabazioa gelditu zigun. Ordurako bost kantu grabatuta genituen Blanco y en botella taldeko Julen Alberdiren estudioan, baina ordenagailua puskatu zitzaion eta kantu guztiak galdu genituen”.

Gaurkotasuna

Izandako ezusteko horrek ondorio positiboak izan zituen, “berriro grabatu genituen bost kantuak hasieran erregistratutakoak baino hobe gelditu zirelako”. Horregatik, diskoan tartekatu duten ‘Ikarus’ kantuarekin paralelotasuna duen ideia adierazten du ‘Melas’ek, hegoak dituen pertsonaia mitologikoa bezala “beti lurretik abiatu behar duzulako nahi duzun lekura heltzeko”.

Eta ideia bera erabiliz, grabaketa estudioa dagoen lekuaren izena aukeratu dute zazpi abesti biltzen dituen lanari ‘Kondor’ izenburua jartzeko. Aipaturiko ‘Ikarus’ abestiaz gain, ‘Ugarteko’, ‘Beregor’, ‘Funkids’, ‘Beste bat’, ‘Samhain’ eta ‘ABBB’ abestietan doinu eta hitz propioak uztartzen dituzte. “Guretzat gaurkotasuna duten gaiak eta momentuan bizi ditugun gauzak tartekatzen ditugu; esaterako, Iñigo Cabacasi buruz mintzatzen gara”.

Nahiz eta Eztandap taldeko kideak rock & rola lantzen dutela aitortu, gogoko dituzten joera desberdineko taldeen eragina ukaezina dela ere onartzen dute. ‘Funkids’ kantuan funky erritmoa nabarmena bada, The Bellrays, Mocker’s, Kuraia edo Jimi Hendrix bezalako musikariek zein “blues eta askotan en­tzuten dugun 80ko hamarkadako musikak” ere eragina dute errepertorioan.

Gaztetxean eta Andrandin

Estreinako lanean tartekatutako kantuak Spotify edo YouTube plataformetan daude entzungai eta azken honetan ‘Samhain’ kantuaz egindako bideoklipa ikusgai dago. Hala ere, boskotearen zuzenekoa entzun nahi duten zaletuek bi aukera izango dituzte aste honetan. Lehena, gaur bertan Zornotzako Gaztetxean, eta bigarrena zapatuan Andrandi auzoan ‘Musika Kalean’ egitasmoaren baitan. Bi saioetan “diskoa zein taldearen kamisetak erosteko aukera egongo da eta bertaratu ezin dutenek eztandap@gmail.com helbidean egin dezakete eskaera.

Agerraldietan diskoan tartekatutako zazpi kantak zein ‘Kantuz kantu!’ ekimenerako ekoiztutako biak eskainiko dituzten arren, hurrengo diskoan bilduko dituzten beste hainbeste kantu ere sortu dituzte dagoeneko. Zaleek, hala ere, itxaron egin beharko dute bigarren bilduma eskuratzeko “datorren urteko udazkenean argitaratzeko asmoa dugulako”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados