Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Igor Elortza ia seguru egongo dela BECeko finalean, Donibane Lohizuneko saioa irabazi ondoren

 

 

Igor Elortza izan zen onena atzo Donibane Lohizuneko ekitaldian.

Igor Elortzak irabazi zuen atzo Donibane Lohizunen jokatutako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoen bigarren faseko azkenaurreko saioa. Garaipena emateaz gain, Jai alai pilotalekua izan zen ekitaldian lortutako 710,00 puntuek ia ziurtatu zioten BECeko finalean egoteko txartela.

Ia 2300 bertsozale bildu zituen Donibane Lohizuneko ekitaldiak eta bertaratutakoek zein saioa ETB4tik zuzenean jarraitu zutenek, sei bertsolariren lanaz gozatzeko aukera izan zuten. Elortza durangarraz gain, 2009an Euskal Herriko Txapelduna izan zen Maialen Lujanbio, Jone Uria, Julio Soto, Iñaki Apalategi eta Agin Laburu izan ziren agertokian.

Sei lehiakideek binaka egin zituzten lehen lanak, lehenengo zortziko handian, gero zortziko txikian eta ondoren puntutan zortziko txikian eta hamarreko txikiko ofizioari ekin zioten. Amaitzeko, ‘Gezurra esan duzu baina merezi izan du’ gaiarekin burutu zuten banaka kartzelako lana.

2,5 puntuko aldea

Lan guztiak amaitu ondoren, Igor Elortzak lortu zituen puntu gehien Maialen Lujanbio hernaniarrarekin lehia estua izan ondoren, 2,5 puntuko aldea izen zelako bien artean (710,00 durangarrak eta 707,50 Lujanbiok). Hirugarren tokia Julio Sotorentzat izan zen 671 punturekin; laugarrena, Jone Uriarentzat 668,5 punturekin; bosgarrena, Agin Labururentzat 634,5 punturekin eta seigarrena, Iñaki Apalategirentzat 633,5 punturekin.

Finalaurrekoetan izandako lehiakide guztiek bi fasetan batutako puntuak zenbatuko dituzte eta puntu gehien lortzen dituzten zazpi bertsolariek izango dira BECeko Euskal Herriko Txapelketaren finalean, egungo txapelduna den Amets Arzallusekin batera.

Saio bakar baten faltan, Maialen Lujanbio dago behin-behineko sailkapenaren buruan 1457,50 punturekin, Hernanikoak 750 puntu metatu baitzituen Irungo finalaurrekoen lehen itzulian.

Behin-behineko sailkapenaren bigarren postua Elortzarena da 1413 punturekin, durangarrak  703 puntu eskuratu baitzituen Bastidako finalaurrekoen lehen itzuliak. Azken saioan ezusteko itzelik egon ezean, Elortza BECeko finalean egongo da.

Sailkapeneko hurrengo postuetan Sustrai Colina (1406,50), Beñat Gaztelumendi (1389), Jon Maia (1356,50) eta Jon Martin eta Julio Soto daude, azken bi hauek 1339,50 punturekin berdinduta.

Amuriza Iruñean

Finalaurrekoen saio bakarra falta da eta bertan erabakiko da nortzuk diren finalistak. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian zapatuan izango den ekitaldian Miren Amuriza lehiatuko da. Berriztarrak 678,50 puntu lortu zituen Durangon izandako lehen saioan eta Nafarroako hiriburuan ekitaldi borobila eginez gero BEC-en egoteko txartela lortu dezake.

Amurizarekin batera Durangon bere aurretik sailkatu zen Aitor Mendiluze ere egongo da Anaitasunako agertokian. Seikotea Aitor Sarriegik, Oihana Iguaranek, Unai Agirrek eta Alaia Martinek osotuko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados