Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ibilbide bat inauguratuko dute Elorrion Memoria Historikoaren Asteari amaiera emateko

Martxoaren 10ean hasi eta hileko azken egunera arte Elorrion egingo den Memoria Historikoaren Astean, hiru hitzaldi, iruzkindutako argazkien proiekzio bat eta ‘Memoriaren Ibilbidea’ren inaugurazioa egingo dituzte Laumunarrieta elkarteak eta Elorrioko Udalak antolatuta.

Prestatutako egitaraua barikuan abiatuko da, Elorrioko ikasleei zuzendutako ‘Gure historiaren pasarteak’ argazki proiekzioarekin. Ekitaldian zuzeneko azalpenak emango ditu Ander Gillenea argazkilariak. Hurrengo egunean, 18:00etan hasita, saio bera eskainiko da Arriola antzokian herritar guztiei zuzenduta, euskaraz eta gaztelaniaz.

Martxoaren 21ean, 19:00etan hasita, ‘Errepresioa eta generoa’ berbaldia eskainiko du Lurdes Herrastik Iturri Kultur Etxeko areto nagusian. Solasaldia, euskaraz eta gaztelaniaz izango da.

Aurreko ekitaldiko gaiari jarraituz, martxoaren 28an, 19:00etan, ‘Emakumea, gerra eta errepresioa kartzelan. Orue txaleta’ hitzaldia eskainiko du Monika Calvok. Iturri Kultur Etxeko areto nagusian izango den ekitaldia, euskaraz eta gaztelaniaz izango da.

Julian Ariño

Enpresari, haginlari eta Elorrioko alkate izan zen Julian Ariño izango da azken solasaldiko protagonista. Iturri Kultur Etxeko areto nagusian hilaren 30ean, 19:00etan hasita, izango den solasaldian, Iban Gorritik eta Igor Basterretxeak, exiliatu egin behar izan zuen Ariño izango dute hizpide, euskaraz eta gaztelaniaz.

Memoria Historikoaren Astea martxoaren 31n amaituko da, 19:00etan, San Juan eta Berrio-Otxoa kaleen arteko parkean egingo den ‘Memoriaren Ibilbidea’ren inauguraziorekin. Egitarauari amaiera emango dio ekitaldia, Elorrio 1937 urtean bonbardatu zuten egun berean izango da.

“Gure herriko memoria ezagutzea ezinbestekoa da egungo errealitatea ulertu, gure historia balioan jarri eta etorkizunera begira urratsak egiten jarraitzeko”, Maria Herrero zinegotziaren esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados