Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Iaz baino 30 ekitaldi gehiago izango dira aurtengo Iurretako San Migeletan

Iaz baino 30 ekitaldi gehiago izango dira aurtengo Iurretako San Migeletan

“Inoiz baino ekitaldi gehiago izango dira aurten” Iurretako San Miguel jaietan. Hala adierazi dute Jai Batzordeko kideek diren Liher Aiartzaguena, Iraia Alberdi eta Larraitz Zabalak eta guztira 80 ekitaldik gora sartu dituzte egitarauan, “iaz baino 30 gehiago” hain zuzen.

Igoera horren arrazoia herriko talde guztiek parte hartzen dutelako jai-egitarauaren osaketan eta “bakoitzak hiru edo lau gauza egiten dituenez eta horiei Jai Batzordeak antolatutakoak gehituz gero, erraz igo da ekitaldien kopurua”, antolatzaileen esanetan.

Ohikoa denez, San Migel aurreko egunetan hasiko dira ospakizunak eta aurtengoan bariku honetan, irailak 18, hasiko dira. Hasierako protagonistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira ‘Txo Mikmak txikia’ ikuskizunarekin eta Rio del Oro elkartearen alde antolatutako Shabam ikastaroa. Zapatuan berri Aramotz mendilerroa zeharkatuko duen VI. Mendi Martxa izango da.

Berrikuntza ugari

Antolatzaileek berrikuntza eta aldaketa ugari tartekatu dituzte aurtengo jai egitarauan. Berrikuntzen artean Askondon jarriko den karpa azpimarratu daiteke, gune horretan mozorro eguneko eta jubilatuen bazkariak egingo direla. Babesgunea eskainiko duen berrikuntza horrez gain, irailaren 25ean Mikel Markez eta Eñaut Elorrietak Olaburu frontoian emango duten kontzertua eta aurten antolatutako bi lehiaketa gastronomikoak, bata paellarena eta beste bakailaoarena, nabarmentzen dira.
 
Barrakek kokagunea berria izango da eta aurten “Belakorturen zerrategia zegoen lekuan ipiniko direnez, aparkalekua ez dugu bi astez hipotekatuko izango”, Zorione Fundazuri zinegotziaren esanetan.

Jaien hasiera ofiziala irailaren 28an izango da eguerdian Montoitik botako diren txapliguekin eta arratsaldean izango diren Doniel-atxa altxatzea eta dantzarien azken entsaioarekin.

Iaz arte barikuan ospatzen zen Mozorro eguna, aurten zapatura atzeratzea erabaki dute eta barikurako, urriak 2, Durangaldeko rock taldeen kontzertua prestatu dute, oholtza gainean Kohatu, Saliba, Baghdad eta Ganorabakuek taldeak izango direla.


34.000 euroko aurrekontua

Jaietako rock kontzertu nagusia berriz irailaren 26an izango da eta indarberritutako ekitaldi horretan Arkada Social, Sermonds eta Niña Coyote eta Chico Tornado izango dira.

Irailaren 3an ‘Yankee’ gaia ardatz hartuta ospatuko den Mozorro egunean berriz 200 lagun inguru bilduko duen ohiko bazkari herrikoiaz gain, bertso saio arrakastatsua izango da eta agerraldian Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Igor Elortza izango dira, gai jartzaile lanetan Manu Goiogana izango dela. 
 
Aurten ere ez da faltako urtero egiten den Txirrindulari festa, Andraguneak antolatutako antzerki emanaldia edo Heki elkarteak prestatutako herri-kirolen erakustaldia.

Urriaren 4an amaituko diren jaiak 34.000 euroko aurrekontua izango dute, horietako 10.000 euro Udalak zuzenean antolatutako ekintzetarako eta azpiegituretako bideratuko direla. Gainontzeko 24.000 euroak Jai Batzordeak jarriko ditu diru kopuru hori diru-laguntzen bitarte, errifen zozketarekin, tiketen salmentarekin edo plazan jarritako txosnarekin aterako dituztela.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados