Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Homofobiari buruzko erakusketa izango da ikusgai astelehenetik aurrera Iturri Kultur Etxean

homofobia2LGTB kolektiboaren sexu askatasunaren nazioarteko eguna ekainaren 28an ospatzen dela eta, homofobiari buruzko erakusketa antolatu du Elorrioko Udalak. Iturri Kultur Etxean ekainaren 20tik 30era ikusgai egongo den mostra hau Aldarte-Gay, lesbianen eta transexualen atentzio zentroarekin elkarlanean egingo da.

“Homofobia iraganeko kontua da. Sexu eskubideak = giza eskubideak. La homofobia ya es historia. Derechos sexuales = derechos humanos” izeneko erakusketa 13 panelek osatzen dute.

“Sexu eskubideak giza eskubide direla” abiapuntu hartuta, “Giza eta Sexu eskubideak unibertsalak direla” gogoratzen da, hau da, “batak zein besteak garrantzi bera dutela eta ez daudela kultur tradizioen edo sinesmenen mende”.

Jarritako paneletan sexu aniztasunarekiko eta LGTTBIenganako (Lesbiana, Gay, Transexual, Transgenero, Bisexual eta Intersexual) fobia munduan zehar zabalduen dagoen gorrotoetako bat dela eta “zenbait herrialdetan, oraindik ere, LGTTBIak jazarri eta hil egiten dituztela” gogoratzen da.

Erakusketan jarritako paneletan, LGTTBIei giza eskubide funtsezkoenak bizitzeko eta aske izateko eskubideak ukatuz jarraitzen duten estatuak aipatzen eta salatzen dira eta LGTTBIak jazartzean eta erasotzean “gizatasuna galtzen dugula” aldarrikatzen da.

Erakusketa bisitatzeko ordutegia 9.00etatik 21.00ak arte izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados