Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeak antolatutako Gazte eta Umeen Gabon Abestien Jaialdiaren 51. edizioa ospatuko da Landako gunean bihar, goizeko 11:30ean hasita.
Agertokian azalduko diren taldeak, ekimena antolatzen duten Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeetako ume eta gazteen koruez gain, San Jose Jesuitak eta San Antonio ikastetxekoak zein Lauaxeta ikastolako kantariak egongo dira.
Jaialdian parte hartuko duten taldeek eskainitako agerraldia amaitzen denean, Gabonetako otzara eder bat zozkatuko dute antolatzaileek.