Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hilabete osoa iraungo du Martxoaren 8aren inguruan Elorrion antolatutako egitaraua

Elorrioko Udalak egitarau zabala antolatu du Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan, herriko Elorri Lore, Bilgune Feminista, Lilika, Emakume Alargunen Elkartea emakumeen taldeekin batera eta Gaztetxea, Arriola Antzokia eta herriko ikastetxeekin elkarlanean.

Prestatutako egitaraua gaur bertan hasiko da Udal Liburutegian dauden liburu, filma eta erreferentziekin egindako ‘Gorputzak feminismoaren ikuspuntutik’ irakurketa-gida. Gainera, goizean zehar horma-irudia egingo du kiroldegiko horman Murales Lianek eta iluntzean amatasunak eta zaintza-lanak sortarazi ditzakeen zailtasuna eta bazterketa sozialari buruzko ‘La vida y nada más’ pelikula emango da Arrioan.

‘Entre Fridas y Chavelas’ erakusketa irekiko da bihar Iturri Kultur Etxean eta horren inguruan antolatutako ’Arte y empoderamiento femenino: una mirada desde los procesos creacionales’ hitzaldia ere egongo da.

Martxoaren 28ra arte ikusgai egongo den bilduma horretan, Frida Kahlo eta Chavela Vargas dira protagonistak, biak ala biak emakume libreak izan zirenak eta esparru artistikoan genero-rolak urratu zituztenak. Erakusketak euren  obrara gerturatzeko aukera emango du zenbait margolanen bidez.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko den hitzaldian Miren Rodríguez Morán izango da hizlari eta erakusketaren irekiera saioa izango da.

Eguaztenean arratsaldeko 19:00etan Iturri Kultur Etxean hasiko den berbaldia eskainiko du Zuriñe Rodiguez Lara kazetaria eta zientzia politikoetan masterra eta armatuetan aditua. Horrez gain, mugimendu feministako aktibista da aspaldidanik. ‘Emakume eta feministon parte hartze politikoa; zergatik goaz grebara’ izenburua duen hitzaldian, grebaren erronkak eta plantoaren arrazoiak  edo nolakoa den gaur egun feministon parte hartze politikoa azalduko ditu, besteak beste.

Greba feminista

Hitzordu ugari prestatu dituzte Martxoaren 8rako, Mundu osoan egingo den greba feministarekin bat eginez. Goizeko 10:00etan hasita Elorrioko ikastetxeetan egindako lanen erakusketa eta bideo-emanaldia jarriko da Udaletxeko arkupean eta eguerdian, Elorrixoko mugimendu feministak deitutako ‘Emakumeok planto!’ kontzentrazioa egingo da Herriko plazan.

Egunean zehar Elorrioko Alargunen Elkartearen bazkideen bazkaria egongo da eta 16:00etan hasita emakume ausarten inguruko Gogoeta didaktikoa egingo da Iturri Kultur Etxean. Arratsaldeko 19:00etan kontzentrazioa egingo da Herriko plazan ‘Gora Emakumeen Borroka!!! goiburupean.

Elorri Lore elkarteko kideek bazkaria egingo dute eguerdian eta 17:30etatik aurrera ipuin-kontaketa egongo da Udal Liburutegian Bego Alabazanen eskutik 7 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzat, ‘Neure burua maite dut’ izenburuarekin. Iluntzeko 20:30ean Lasala konpainiak ‘Now’ dantza ikuskizuna eskainiko du Arriola Antzokian.

Zapaturako kirolarekin lotutako bi hitzordu prestatu dituzte. Goizeko 8:30ean Emakumeentzako Urkiolarako mendi martxa abiatuko da Herriko plazatik eta 10:00etan Berrizen abiatu eta Elorrion amaituko den ‘Frenorik Ez’ bizikleta martxa egongo da.

Asteburuan zehar ‘Alanis’ pelikula izango da ikusgai Arriola Antzokian, eta areto berean Dario Foren ‘Pareja abierta’ antzezlana eskainiko du Alberto Alfaro Produccionesek 23an eta asteburu horretan ‘Lady Bird’ filma ere emango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados