Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herriko hitz propioak batu nahi ditu Berrizko Udalak ‘Berbalapiko’ ekimenaren bidez

Bizkaian eta batez ere Berrizen bertan erabiltzen diren hitz propioak batzeko asmoa duen ‘Berbalapiko’ kanpaina hasi du Berrizko Udaleko Euskara sailak. Ekimen horren helburua hiztegi bat sortzea da, herriko gazte eta adinekoekin partaidetzarekin.

Herriko hizkeran erabiltzen diren hitz zaharrei esanahi gaurkotua eranstea eta berba horrek erabiltzeko asmoa agertu dute ekimenaren eragileek. “Horretarako, gure gazteak, ikasleak, herriko aitite-amamekin eta euskaldun zaharrekin egongo dira,ahalik eta berba gehien jasotzeko eta zabaltzeko” azaldu dute arduradunek.

Izan ere, kanpainarako egindako iragarkian, umetan etxean erabilitako hainbat berba azaltzen dira baina gaur egun eskolan, kalean edo lagunartean erabiltzen ez direnak.

Horregatik, sortuko den hiztegia “herritarren ekarpenekin osotuko da eta  Berrizko aditz-forma erabilienak gaineratuko dira”, eragileen esanetan. Ondoren, hiztegi hori ikasle guztiei banatuko zaie, eta parte-hartzaile guztien artean, opariak zozketatuko dira.

‘Berbalapiko’ ekimena gauzatzeko, Berrizko Udalak ekarpenak bidaltzeko gonbita egin die herritarrei, euskara@berriz.eus helbidearen bitartez.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados