Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herriko hiru ikastetxeetako lanak izango dira ikusgai Haur Antzerki Topaketan

Herriko hiru ikastetxeetako lanak izango dira ikusgai Haur Antzerki Topaketan

Markeliñe Teatroak eta Ametx erakunde autonomoak elkarlanean antolatutako II. Haur Antzerki Topaketak izango dira Zornotza Aretoan bihar, ostirala 5, arratsaldeko 18.00etan hasita. Lehiaketa honetan Andra Mari ikastetxea, Larrea herri ikastetxea eta El Carmeloko ikasleak euren ikuskizunak eskainiko dituzte.

Eskola-Antzertiaren Topaketa hauetako protagonistak eskola-umeak dira eta  “taularatuko diren antzezlanak moldatuak izan ahalko dira, edo norberak sortuak”, antolatzaileen esanetan. Ekimen hau Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztientzat dago prestatuta eta, horregatik, maila horretako umeek hartuko dute parte.

Proiektu hau garatzeko antolatzaileek kontuan izan dute Eszena Arteak hezkuntza-tresna direla. Beraien esanetan “lagungarri gertatzen da jarduera horretan aritzea norberaren garapenerako”. Gainera “adierazpen-gaitasuna erraztu eta areagotu egiten du” eta azkenik, “toleranteago eta gizarte-harremanetarako prestatuago bihurtzen gaitu”.

Ikastetxeetan Eszena Arteak heziketarako tresna gisa erabiltzea sustatzeaz gain, topaketak “ikuslegoa eratzeko eta antzezlanen sorrera garatzeko” helburua ere agertzen dute. Asmo horrekin, gainera, bat datoz gazteei zuzenduta egiten diren ‘Zugan Ni’ programa eta ‘Zugan Ni Jaialdia’.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados