Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Haurrak eta gazteak izango dira gaurko eta biharko protagonistak, hurrenez hurren, Garaiko jaietan

Garaiko Santixau, Santa Ana eta San Inazio jaiak astelehenean amaituko badira ere, ordura arte hainbat ekitaldi izango dira egitarauan, tarteko gaur eta bihar ospatuko diren umeen eta gazteen egunak.

Gaurko egitarauko protagonista nagusiak etxeko gazteenak izango dira, Umeen Eguna ospatuko baitute. Hori dela eta, beraientzat prestatutako jolas pareka izango da goizez eta arratsaldez. Gainera, sailkatutako lehenengo lau bikoterentzat sariak banatuko duen briska txapelketa jokatuko da 17:30ean hasita. Eguna borobiltzeko, hainbat musika tresna jotzen dituen Txistuman musikariaren saioa egongo da Elizabarrin 19:00etatik aurrera.

Gazteen Eguna ospatuko dute zapatuan eta 13:30ean hasita poteo musikatua izango dute. Ondoren, indarrak berreskuratzeko bazkaria egingo dute, eta bazkalostea girotzeko ginkana egongo da. 19:00etan Debrass Band Elektrotxarangaren ekitaldia egongo da, eta 23:00etatik aurrera Gozzue eta Etxepe taldeen kontzertuak iragartzen dituzte.

Herri bazkaria

Herri bazkariarekin abiatuko dira zapatuko ekitaldiak eta gaueko 22:00etan hasita bertso ekitaldia egongo da Elizabarrin, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Irune Basagoiti eta Iruri Altzerrekaren partaidetzarekin, gai-jartzailea Maite Berriozabal izango dela. Eguneko egitaraua Joselu Anaiak eskainiko duen erromeriarekin osotuko da.

11:30ean hasiko den mus txapelketarekin ekingo diote domekako egitarauari. Arratsaldean pilota partidak jokatuko dira eta gaueko 22:30etik aurrera Luhartz taldeak girotutako erromeria egongo da.

Aurtengo ospakizunak astelehenean amaituko dira, San Inazio egunez. 11:00etan emango den meza nagusiaren ostean dantza saioa eta igel-jokoaren tokiko txapelketa egongo dira. Arratsaldeko 18:00etan asto proben erakustaldia egingo dute Peruriko Landaluzek, Mallabiko Irazolak, Mendatako Imanol Erleagak eta Garaiko Anarketak. Gaueko 21:30ean bakoitzak berea eramandako herri-afaria egingo dute jaiak agurtzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados