Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Hasi da Iurretako Aita San Migel Jaien kartel lehiaketa

Iurretako Aita San Migel jaiak geroz eta hurbilago daude eta horregatik Jai Batzordeak prest dauka jada kartel lehiaketa. Aurten aukeratutako kartelaren egileak 500 euroko saria izango du.

Kartelaren neurria berria izango da aurten: Din A2-koa (59,4 x 42cm, bertikalean) izango da. Teknika librea izango da, baina kartelean ‘San Migel jaiak 2012 Iurreta – Irailaren 28tik urriaren 7ra’, azaldu beharko da.

Kartelak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 22an bukatu da. Ordura arte partaideek nahi beste kartel aurkeztu ahal izango dituzte, baldin eta beste lehiaketa batean sarituak ez badira izan.

Kartelak euskarri digitalean (Photoshop programarekin bateragarriak) eta luma paperean aurkeztuko dira. Papera eta CD-a Kultur Etxean aurkeztuko dira sinatu gabe. Hauekin batera gutun itxi batean egilearen datuak jasoko dira: izen abizenak, helbidea eta harremanetarako telefonoa.

Kartelak erakusgai egongo dira ekainaren 23an Aita San Migel plazan eta 25etik 29ra Ibarretxe Kultur Etxean. Bertan nahi duenak bozka ditzake lanak kartel irabazlea hautatzeko.

500 euroko sariaren irabazlea uztailaren 2an jakinaraziko du Jai Batzordeak. Gainontzeko lanak ikusgai mantenduko dira uztailaren 3tik irailaren 30era bitartean Ibarretxe Kultur Etxean. 

Lan irabazlea jaietako kartel legez zein esku-programaren azalean erabiliko da.

 

DURANGON. Iurretako albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados