Berbaro Elkarteak antolatutako ‘Labur esanda’ filma laburren lehiaketa gaur eta bihar jokatuko da. Aldez aurreko izen ematean “zortzi taldek baieztatu dute partaidetza, baina epea irekita dago lehiaketa hasi arte”, Markel Sanchez Berbaro Elkarteko zuzendariaren arabera.
Parte hartzaileek arratsaldeko 16:00ean jasoko dute Plateruena Kafe Antzokian pelikuletan landu behar duten gaia zein tartekatu behar dituzten objektua eta esaldia.
Hortik aurrera 24 ordu izango dituzte beraien ikus-entzunezkoak burutzeko eta egindako filmak bihar arratsaldeko 16:00ak aurretik entregatu behar dira.
Filma guztien emanaldia eta sari banaketa bihar, gaueko 22:00etan, egingo da eta beran egoteko sarrerak arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara banatuko dira Plateruenako leihatilan.
“Sarrerak, gehienez, launaka banatuko ditugu, eta ekitaldian guztira 100 lagun inguru sartu ahal izango dira”, Sanchezen esanetan.
OFF
On antolatuta dago, ea babesteko
neurriak errespetatzen diren.
Ondo eta ez «On» idatzi nahiko nuke,