Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala

‘Gutxiegi’ nota ipini dio EAJk Elorrioko Gobernu Taldeak bi urtetan egindako kudeaketari

 

Ezkerretik eskumara, Ana Telleria, Fernando Azkarate, Begoña Colomo, Joseba Mujika eta Aitor Agirre. Mikel Arruabarrena ez zen egon ekitaldian.

Elorrioko Udalean dagoen Gobernu Taldeak legegintzaldi erdia bete duela eta, bi urte hauen inguruko balorazioa egin du oposizioan dagoen Euzko Alderdi Jeltzaleak. Talde honen bozeramailea den Joseba Mujikak “gutxiegi” nota ipini die agintean dauden EH Bilduko zinegotziei eta “esperientzia falta” leporatu die.

Udal Gobernu Taldea “ez dela gobernantza onaren eredua” adierazi ondoren, Mujikak egindako balorazioan EAJren hauteskunde programan lehenetsitako 10 egitasmo garatu barik daudela adierazi zuen, nahiz eta “estrategikoak diren Elorrio hazi arazten jarraitzeko”.

Alkatetzarako bere burua aurkeztu zuen Mujikak, eta bere taldea osatzen duten beste bost zinegotzietatik lauk gaur eguerdian egindako agerraldian, Gobernu Taldea “Udalak berak eragiten duen inertziaren mende dagoela eta lanean kostata ari dela”, adierazi dute. Izan ere, “bidean hainbat gai eta kontu egin gabe eta konpondu gabe” utzi baitituzte.

Gelditasuna nagusi

Hori gutxi balitz, Idoia Buruaga alkatea buru duen lantaldean “ez dagoela lidergorik, ezta Elorrioren etorkizunerako planik” salatu ondoren “gelditasuna” nagusi dela salatu du. Gainera, adierazgarritzat jo zuen Gobernu Taldea “Podemosen itzalean egotea” hauteskundeetara begiratutako kalkulu hutsagatik.

Esandakoaren eredu gisa, Pulla-Azkarreta eremuan egin nahi den industriagunea jarri zuen. Mujikarentzat adierazgarria da egitasmo hori garatu gabe egotea, “nahiz eta 2011n EH Bilduk gure aldeko botoarekin onartutako egitasmoa den”. Proiektu hori “albait arinen” desblokeatu behar dela ere esan du, “gure herriaren garapen ekonomikorako ezinbestekoa delako industrialde hori garatzea”.

Egin gabeko beste hainbat egitasmo daudela adierazi dute EAJko zinegotziek, tarteko Elorriok behar duen kiroldegi berria. Azken urte hauetan hainbat alditan eskatu badute “urteko kutxako soberakinekin kopuru handia hartu ahal dugula kirol azpiegitura hau Fytasa lurretan egin ahal izateko”, egitasmoak ez du aurrera egiten.

Herriko nekazal guneak biziberritzeko egindako proposamenak ere gauzatu barik daudela adierazi du talde jeltzaleak. Horren eredu, herriko ura ez duten auzoetara ura eramateko azpiegitura jartzeko eskakizuna edo aurrekontuetatik auzoetako bideetan diru gehiago inbertitzea.

Turismoa sustatu

Argiñetako Museoaren egitasmoa jarri badute turismoa sustatu dezakeen “jarduera ekonomikoaren motore” gisa, ekimen horrek ez du aurrerapenik, jeltzaleek hainbat planteamendu egin badituzte ere.

Buzkantz kalean Udalari utzita dagoen 11.000 metro koadroko orubea inolako erabilera gabe egotea; adiskidetze politikoa eta elkarbizitza landu beharra edo gardentasun ordenantzan adierazitakoa ez dela betetzen ere leporatu diote Gobernu Taldeari.

Gainera, orain arte gauzatutako hainbat egitasmo, Aldapebeitia jauregiko teilatua, auto-karabana parkinga edo egitear dagoen Belengua kalearen urbanizazioa esaterako, “EAJ-PNVk landutako egitasmoak dira, aurreko legegintzaldian egin baitziren proiektuak eta hasierako lan guztiak”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

5 Comentarios

  1. ni neu

    Elorrion arazo oso larri bat dago: herrian bertan dauden fundizioek herrira bertara botatzen duten kutsadura…betidanik entzun izan da Elorrion minbizi kasu asko daudela…eta ziur nago fundizioetatik botazen dituzten metal ariñak, zeintzuk guk eta gure senitartekoak arnasten ditugunak direla osasun arazo askoren errudun…gobernu honi edo datorrenari asunto honetan kartak hartzea eskatzen diot, ea behingoz zerbait egiten den kutsadura hau ekiditeko

    Deja una Respuesta
  2. MI BARRIO EXISTE

    Planteamiento correcto pero mi disconformidad se puntualiza en dos temas 1º el tema del polideportivo en este momento no me parece acertado hay prioridades más acuciantes 2º El tema del parquin no se debió de realizar nunca (TANTO GASTO PARA TAN POCOS USUARIOS) PERO EL PODER ES EL PODER. No observo ninguna actuación ni proyecto para los barrios rurales seguimos siendo los vecinos pobres del pueblo. En la actualidad comprendo que la pinza BILDU-Podemos no os da margen para ninguna actuación. Un saludo

    Deja una Respuesta
  3. Jokin

    Zer egin dau gobernu taldeak? Berriozabaletan letrero bat ipini…bi urtetan lan itzela!!! Auzoak ere existitzen gara! Auzotaxiaren prezioa bajau!

    Deja una Respuesta
  4. Itziar

    Hauek bai diela “gutxiegi”! Zorionez, oposiziñuan dauz. Ze ein zuten euren lau urtietan pistinetaz aparte? Elkarte edo kirol talde ezberdiñei galdetu ia noregaz daukien harreman onaua, nahiko sintomatikua izeten da

    Deja una Respuesta
    1. Oihane

      kultur eta kirol talde guztien izenean diharduzu? Nor zara zu? bozeramailea? Zorionez, herri honetako kultur eta kirol taldeak helduak dira, eta badakite inoren eskutik helduta joan barik ibiltzen. Eskerrak! Agintzen dabenak agintzen dabela kultur eta kirol taldeak aurrera. Ez daukie zorrik inoaz.

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados