Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko du Zornotzako ‘Ibiliaz ezagutu’ ekimenak

Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko du Zornotzako ‘Ibiliaz ezagutu’ ekimenak

Zornotzako Udaleko Ametx erakunde autonomoak udazkenerako sortutako ‘Ibiliaz ezagutu’ ekimena hasiko du asteburu honetan eta bertan parte hartzen dutenek Gipuzkoako kostaldea oinez ezagutzeko aukera izango dute, kresalaren usaina eta olatu bitsen artean. Ekimena lau larunbatetan burutuko da Donostia eta Ondarroa lotzen dituen GR-121 ibilbidean zehar eta parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Zelaieta Zentroan.

Lehenengo ibilaldia bihar izango da eta Donostian abiatuta Orion amaituko da. Gipuzkoako hiriburutik irtenda ibiltariek mendebalderanzko norabidea hartu eta 15 kilometroko bideari ekingo diote, Igeldo zeharkatu eta txalet, landa eta baserri artetik pasatuz.

Zailtasun gogorreneko etapa urriaren 24an egingo den bigarrena izango da. Orion hasi eta Getariako txakolina izendapena daukaten mahasti artean igaroko den ibilbideak 16 kilometro ditu. Zarautzek eskaintzen dituen bistak aprobetxatuz Zumaiarantz hurreratuko dira txangoa bukatzeko.

Zumaia eta Deba bitarteko 14,5 kilometroko ibilbidea azaroaren 7an burutuko da. Zumaia atzean utzita, bertako flysh ikusgarria miretsi ondoren, bakardadez blaitutako kala artean ibiliko dira, itsasoko haize fina sentituz. Amildegi ikusgarriak eta landa eta baso galduak ikusteko aukera izango dute Debara heldu baino lehen.

Azkenengo ibilaldia Bizkaiaratz hurbilduko ditu partaideak 10 kilometroko bidea egin eta gero. Deban hasi eta landa eta baso berdeak zeharkatu ondoren Ondarrun bukatuko da Gipuzkoako kostaldea ezagutzeko aukera emango dituzten txangoak.

Irteera guztiak goizeko 8.00etan hasiko dira Gudari kaleko autobus geltokitik. Parte hartze nahi dutenek izena eman behar dute aldea aurretik Zelaieta zentroko erregistroan eta ibilaldi bat edo bi egitea nahi dutenek 7 euro ordaindu beharko dituzte eta 3 edo 4 txangotara joan nahi dutenentzako prezioa 12 eurokoa izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados