Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Gertufest jaialdia eta tortilla txapelketa nabarmenduko dira jaietako bigarren asteburuan”

Izurtzako herritarrek eta inguruko herrietatik gerturatzen direnek egitarau zabala izango dute jaien bigarren asteburuan, gaurtik igandera bitartean.

“Aurreko asteburuan, ohiko denez, Santa Agedan ibili ginen. Egitarauan berrikuntza nabarmenik egon ez bazen ere, giro ederra izan genuen Lotxoren erromerian edo herri-bazkarian”, Oihane Irastorza alkatearen esanetan.

Gaurko egitaraua Jaizale Durangaldeko txistulariek goizeko 10:00etan egingo duten kalejirarekin abiatuko da, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera Gertufest jai kultural herrikoia egingo da Santo Tomasen. Ekimena “gaua egin arte luzatuko da, aurten ingurua argiztatu egingo dugulako”, Irastorzak adierazi duenez.

Lehen edizio arrakastatsua

“Iaz ekimen horren lehengo edizioa egin genuen, eta oso arrakastatsua izan zen. Aurten, bigarren edizioa egingo dugu Korrala Sormen Gunearekin eta beste eragileen partaidetzarekin”. Bertan, “inguruetako hainbat artisau, umeentzat jolasak ipuinak, musika, zirkoa, graffitiak eta bestelako artistak izango dira. Diputazioak herrian duen aterpetxean dauden etorkinek ere parte hartuko dute, tearen zeremonia eginez”, alkateak azpimarratu duenez.

Biharko ekitaldiak 19:00etan abiatuko dira plazan, tortilla txapelketa arrakastatsuaren hasierarekin. Prestatutako tortillak aurkeztu ondoren herri afaria egingo dute, eta eguna borobiltzeko Xaiborren musika saioarekin dantzatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Etziko egitaraua Jaizaleren kideek egingo duten kalejirarekin hasiko da, 10:00etan. Eguerdira arte, umeen jolasak, igel txapelketa eta jubilatuen bazkaria egongo dira. Bazkalostean Argintxun jokatuko den mus txapelketak eta plazan egingo den partxis norgehiagokak emango diote amaiera aurtengo ospakizunei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados