Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Gerra Zibilean fusilatutakoak eta errepresaliatuak omendu dituzte Zornotzan eta Berrizen

Fusilatuen senitartekoan bildu ziren Zornotzan egindako ekitaldian.

Gerra zibilean faxistek fusilatutako lau zornotzar, Leon Urtiaga (Aita Roman), Bonifazio Ormaetxea, Zezilio Zabala eta Luziano Iturrieta omendu zituzten zapatuan Zornotzan. Atzo, heriotza berbera jasan zuten Felipe Urtiaga, Jose Agirre, Gregorio Urkijo eta Fermin Aranguren gogoratu zituzten Berrizen.

Zapatuan goizeko 11:00etan Zornotzako kanposantuan egindako ekitaldian Luziano Iturrietak kartzelatik idatzitako azken eskutitzaren pasarte batzuk eta Bonifazio Ormaetxearen anaiak idatzitako bi poema irakurri ziren, bibolin jole baten laguntzarekin. Ondoren, aurreskua eta lore eskaintza egin ziren eta meza eta bazkariarekin osatu zen omenaldia.

Faxixtek fusilatutako zornotzarrak lau izan ziren. Zaldibarren jaiotako Leon Urteaga (Aita Roman), fraile karmeldarra zen Larreako komentuan eta 1937ko maiatzaren 19an fusilatu zuten komentuko hormaren kontra, inolako epaiketarik gabe.

Bonifacio Ormaetxea eta Zezilio Zabala EAJko kideak ziren. Lehena Derion fusilatu zuten eta bigarrena Bilbon 1937ko irailaren 9an.

Euban jaiotako Luziano Iturrieta Mendizabal berriz, Durangon bizi zen eta herri horretako trenbide sarearentzat lan egiten zuen. Sozialista zen eta 1939ko urriaren 13an fusilatu zuten.

Felipe Urtiaga eta Jose Agirre

Berriz 1936 Gogoratzen Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldian, 1937ko irailaren 11n Derion fusilatutako Felipe Urtiaga alkatea eta Jose Agirre; hilabete lehenago fusilatutako Gregorio Urkijo eta urte batzuk geroago Asturiasen erahil zuten Fermin Aranguren izan zituzten gogoan atzo egindako ekitaldian.

Arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean egindako elkarretaratzea, María Servini epaile argentinarrak frankismoak eragindako bidegabekeriak batzen dituen kereilara gehituko diren testigantzen emate ekitaldiarekin hasi zen. Jarraian, dantzari eta musikarien agerraldia eta lore eskaintza egin ziren. Egitaraua Kultur Etxean jarritako ‘Gu ere errefuxiatuak izan ginen’ erakusketaren inaugurazioarekin, Txintxaun taldeak antzezlan itxurarekin eskainitako bi testigantzekin eta ‘Ama, nora goaz?’ dokumentalaren emanaldiarekin osatu zen.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados