Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Gazte eguna eta Los Zopilotes Txirriaos-en kontzertua bihar, Ferixa Nausikoak hasi aurretik

'Napar-mex' doinuak eskainiko ditu bihar Los Zopilotes Txirriaos taldeak.
‘Napar-mex’ doinuak eskainiko ditu bihar Los Zopilotes Txirriaos taldeak.

Elorrioko Ferixa Nausikoak zapatu arratsaldean Intxorta asti elkarteak irakurriko duen pregoiarekin eta jarraian piztuko den txupinazoarekin hasiko badira, hainbat ekitaldi iragarri dira gaurko eta biharko, herriko giroa suspertzeko asmoz. Gaur bertan Anariren kontzertua egongo da Gaztetxean gaueko 22.00etan.

Azken urteetan ohiko denez, Gazte eguna ospatuko da bihar eta egitaraua goizeko 11.30etan hasiko da gazteen arteko jokuekin, eguerdian egingo duten bazkariarekin eta honen ostean egongo den ekitaldia eta kantaldiarekin.

Iluntzeko zortzietan  txosnagunea irekiko da eta jarraian eraso feministen kontrako aldarria egingo da. Gaueko hamaiketan plazan hasiko den kontzertuarekin osatuko da eguna, agerraldiko protagonistak Los Zopilotes Txirriaos eta Bad Sound Sistem izango direla.

Txupinazoa, zortzietan

Umeak izango dira zapatuko lehen protagonistak, goizeko 11.00etan Irrien Lagunak egongo baitira txosnagunean eta eguerdian eta arratsaldean adinaren arabera banatutako haur parkeak kokatuko dira herrian zehar. Goizeko ekitaldiak Elkartasun bazkariarekin osatuko dira.

Arratsaldeko 16.00etan CD Elorrioko maila desberdinetako futbol taldeen partiduak izango dira Eleizalde futbol zelaian eta 17.30etatik aurrera Elorrioko III. Artzain txakur txapelketa egingo da Argiñeta etorbidean.

Kale-animazioa izango da arratsaldeko zazpietatik aurrera Kolpez Blai Perkushow, Egundo-I eta buruhandiekin eta ordubete geroago txupinazoa piztuko dute Intxorta asti elkarteko kideek. Jarraian Colla Castellerako castellers-aren txanda izango da.

Gaueko hamaiketan Txaranga Pasaik lagundutako Danborradaren ekitaldia izango da plazan eta jarraian suzko zezena eta La Banda de la María fanfarrearen ekitaldia izango dira. Gaztetxean Patrol Destroyer eta Xatiro taldeen kontzertuak iragarri dituzte eta txosnagunean Bak Produkzioak-en ekitaldia izango da.

Jai parekideak

Elorrioko Udalak, bestalde, Ferixa Nausiko parekideagoak lortu eta eraso sexistarik ez izateko helburuarekin, sexu erasoen aurkako protokoloa berritu eta  hainbat hobekuntza egitea proposatu du.

Emakume elkarteekin sexu erasoen aurkako protokoloa berritzeaz gain, iazko jaien ostean egindako ikastaroa hartu dute oinarri. Ekimen horretan aurkitutako bi ahulgune nagusiak aztertu zituzten; alde batetik, jaietan jarritako zenbait abestik helarazten zuten sexismoa, eta bestalde, astelehenetako koadrilen jolasetan izaten den larregizko lehiakortasuna.

Musikan antzemandako sexismoari buruz “Spotify programan Beldur Barik BBdj eta BBplaylista abesti zerrendak osatu ditugu, izan ere, bertan agertzen diren abestiak aztertu ditugu eta ez dute sexismorik transmititzen”, Marije Apodaka Berdintasun teknikaria eta Aratxu Uriarte eta Maitane Lopez zinegotziaren esanetan.

Astelehenetako jolasei dagokienez, “azken urteetan polemika piztu duen gai bat da, beraz koadrilei bilera batera deitu genien eta bertan jolas berriak adostu genituen, orain arteko gizon-emakumezkoen rolak desagertarazteko asmoarekin. Modu horretan, lehiakortasuna jaitsi eta jolas parekideagoak antolatzen saiatu gara denon artean”, adierazi du Lopezek.

Erasoen aurkako protokoloa

Ostalari zein merkatariei aurreko gomendioak luzatu asmoz, udalak gutun eta kartel bana bidaliko die jaiak hasi aurretik. Horrez gain, bihar bertan informazio gunea atonduko da udaletxe azpian, 18.00etatik 21.00etara. Zapatuan, berriz, “Ezetza, ezetza da” leloa duten 2.000 eskumuturreko banatuko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados