Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Gastronomia txapelketak, musika saioak eta mozorro lehiaketa egongo dira Muntsaratzeko jaietan

Muntsaratzeko jaietan joko du Karne Cruda talde kantabriarrak.

Abadiñoko Muntsaratzen, auzoko jaiak ospatuko dituzte barikutik domekara, eta prestutako egitarauan lehiaketa gastronomikoak, mozorro eguna, musika ekitaldiak edo soka-tira erakustaldia nabarmenduko dira.

Auzokideak prestatutako egitaraua barikuan hasiko da, 19:00etan  altxatuko duten Donien Atxarekin eta Abadiñoko Talde Batuak eskainiko duen dantza ekitaldiarekin. Ondoren, Soun4en makro diskoa, zapatuko paella eta tortilla txapelketetarako inskripzioaren irekiera eta Hazi Fundazioak eskainitako parrillada egongo dira. Karne Cruda eta Eutsi taldeek gauerdian hasita eskainiko dituzten ekitaldiek osatuko dute eguna.

Mozorro lehiaketa

Ibilgailu klasikoen kontzentrazioarekin, umeentzako entzierroa eta puzgarriekin eta mozorro lehiaketarako izen-ematearekin abiatuko da zapatuko egitaraua. 14:00etan paellen aurkezpena eta sari-banaketa egingo dira eta bazkalosteko apar jaia eta txistorra janaz gain, Holandako soka-tira Mundialean arituko den Euskal Selekzioak azken entrenamendua egongo da.

Ondoren, umeendako tailerrak eta aurpegiak margotzea, ugasixo txapelketa, nagusiendako dantza saio eta tortilen aurkezpena eta sari-banaketa egingo dira. Eguneko azken ekitaldiak, su ikuskizuna, disko festa eta Dani Borge eta Cristian Piornedo Djen saioak izango dira.

Herri-kirolen erakustaldiarekin hasiko dira 11:00etan domekako ekitaldiak. Eguerdian, mahai-tenis partidak jokatuko dira eta maleta siku auzo bazkaria egingo dute. Arratsaldean, Arimak txikienentzat eskainitako disko festarekin eta txokolatadak emango diete amaiera aurtengo ospakizunei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados