Durangoko Gure Esku Dago ekimenak ‘3 emakume, 3 begirada erabakitzeko eskubidearen inguruan” izenburua duen hitzaldia antolatu datorren eguenerako, hilak 23. Arratsaldeko 19.00etan Plateruena Kafe Antzokian izango den ekitaldian Garbiñe Biurrun, Elixabete Piñol eta Laura Mintegi mintzatuko dira.
Berbaldian Garbiñe Biurrun Mancisidor epaile eta Euskal Herriko Goimailako Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua; Elixabete Piñol Olaeta zuzenbidean lizentziaduna eta Eusko Alderdi Jeltzaleko legebiltzarkide ohia eta Laura Mintegi Lakarra, idazlea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta EH Bilduko legebiltzarkide ohiaren iritziak entzuteko aukera egongo da.
Gure Esku Dagok antolatutako ekimen hau maiatzaren 7an Durangon egingo den herri-galdeketaren inguruan kokatzen da.
Hitzaldi berri hau talde eragileak egun gutxiren buruan antolatzen duen bigarrena izango da. Aurrekoan, martxoaren 11n izandakoan, Ortzi Letamendia eta CUP-eko David Fernandezen mintzatu ziren eta entzuleak eta antolatzaileak oso pozik irten ziren arrakastatsua izan zen ekitalditik.