Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Garaiko Udalak erabilera anitzeko espazio bat atonduko du udaletxe azpiko lokaletan

Garaiko Udalak lan-eremu bat atonduko du udaletxe azpiko lokaletan, eta bertan, udal beharginak arropaz aldatzeko aldagelak jartzeaz gain, konponketa txikiak eta mantentze-lanak egin ahal izateko tailerra, eta gaur egun hainbat tokitan barreiatuta dagoen udal-tresneria gordetzeko biltegia ere barruratuko ditu. Eraikina atontzeko 99.700 euro inbertituko ditu Udalak.

Erabilera anitzeko espazio berria udaletxearen azpialdean atonduko da, orain arte, autoak estalpean aparkatzeko erabili izan den eremuan, hain zuzen ere. “Espazio horren erabilera urria kontuan hartuta eta lantoki funtzional bat sortzeko premia ikusita, eremuari bestelako erabilera ematea onetsi zuten ordezkaritza duten bi alderdiek 2021eko azaroan, 2022ko aurrekontuak onetsi zituztenean”, Udal agintarien esanetan.

Lan-eremuak, gainera beste bi ezaugarri izango ditu. Batetik, trantsizio energetikoa kontuan hartuta, udaleko azpiegitura −haizagailu, furgoneta eta abar− energia elektrikoa darabilten gailuez ordezkatu ahal izateko, gutxieneko azpiegitura teknikoa izango du, horrek erregai fosilen kontsumoa eta eremu publikoan sorrarazitako zarata murriztuko ditu.

Bestetik, proiektua, egun, Herriko jatetxea kokatzen den eta amaitu gabe dagoen eraikina berriztatzearekin, energia berriztagarrien erabilerarekin, efizientzia energetikoa bilatzearekin eta espazioen berrerabilpenarekin lotu ahal izango da. Oraingoz, Garaiko Udalak ez dauka nahikoa baliabiderik proiektu zabal honi heltzeko, baina, baliabideak lortuz gero, egitasmoa etorkizunean burutu ahalko da.

Aurrekontua betetzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak 39.000 euroko laguntza emango dio Garaiko Udalari, lurraldean,  azpiegiturak indartzeko, 2022. urtean eginiko dirulaguntza deialdiaren bitartez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados