Garaiko Udalak, herritarren “kirol jarduerak diruz laguntzeko” asmoz, 100 eurora arteko dirulaguntzak emango ditu, “dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren %30a” izango dela.
2022ko aurrekontuetan ipinitako diru-atalak, “kirol arloko norbanakoentzako aisia-jarduerak eta formakuntza” sustatzeko helburua du.
Diru-laguntza honen onuraduna izateko beharrezkoa da udalerrian erroldatuta egotea gutxienez azken urtebetean eta ikastaroa amaitu arte erroldatuta jarraitzea. Gainera, Durangaldeko udalerrietako edozein Kiroletako Udal Institututan (KUI) edota kirol zentroetan matrikulatuta egon behar da.
Azkenik, eskatzailearen familia-unitateak egunean izan behar ditu Garaiko Udalari ordaindu beharreko zerga, tasa eta prezio publikoen ordainketa guztiak.
Eskariak, Garaiko Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu ahal izango dira datorren otsailaren 28ra arte.