Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gallandara frontalekin igoko dira zapatuan Zaldaik antolatutako Iurretako Mendi Astean

Iurretako Zaldai Mendi Taldeak antolatutako V. Mendi Astea ospatuko dute bihartik domekara bitartean. Mendia eta naturaren inguruko hitzaldiez gain, bestelako ekitaldiak  tartekatuko dira egitarauan.

Mendia herrira hurbiltzeko asmoa duen ekimena bihar hasiko da, 19:00etan Goiuria Kultur Gunean, ‘Aizkorriko kanalak’ izenburuarekin Xabi Mujika ‘Smity’k emango duen hitzaldiarekin. Hurrengo egunean, leku eta ordu berean, ‘Pamir, distantziak’ izenburua duen dokumentala eta hitzaldia egongo da Joseba Iztueta Dorronsororen eskutik.

2021eko Zaldai Mendi Erronka ekimenaren sari emate ekitaldia, barikuan egingo da, 19:00etan hasita, Askondoko aterpean.

Bizikletak hartuko du zapatu goizeko protagonismoa, 10:00etan hasiko baita Askondoko aterpean Basatzan-Angelman Iurretako IV. Mendi Bizikleta Martxa. Prestatutako ibilbideak 25 kilometro inguruko luzera eta 1000 metroko gainbehera positiboa du.

Proban parte hartzeko beharrezkoa da www.kirolprobak.com webgunean izena eman eta 7 euro ordaintzea, edo egunean bertan apuntatzen denak 10 euro ordaindu beharko ditu. Biltzen den diru guztia Angelman sindromearen elkartearentzat izango da.

Iluntzeko 18:00etan berriz, ‘Gallandara frontalekin’ ekimena abiatuko da Askondo aterpetik. Ibilbidea “umeekin egiteko moduko da” eta txikienen “ibilbide erdian batzeko aukera izango dute Lukuarrietatik hasita” antolatzaileen esanetan.

2022ko Mendi Astea domekan amaituko da, 2021ean Etxepare Saria eskuratu zuen Amaia Egidazuk umeentzat eskainiko duen ipuin kontaketarekin. Askondoko aterpean ekitaldia 12:00etan hasiko da.

Urtarrilaren 26 edo 27ko hitzaldietara, Gallandara frontalekin egingo den irteerara edo umeentzako ipuin kontalarira gerturatzeko asmoa dutenek, aldez aurretik izena ematea eskertuko dute antolatzaileek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados