Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gabon kantak eta folk doinuak izango dira gaurtik aurrera Zornotzako ekitaldien egitarauan

zornotzako-musika-bandaAmorebieta-Etxanoko Udalak prestatutako Gabon jaien egitarauak, joera desberdineko doinuak entzuteko aukera eskainiko du. Aurreko egunetan, Melted Klocks taldearen agerraldia, Aita Eliseoren omenezko kontzertua edo Larreako katekesiko kideen saioa izan badira, barikuan Zubiaur Musika Eskolaren txanda izango da.

Zentro horretako ikasle eta irakasleek dagoeneko klasiko bihurtu den emanaldia eskainiko dute 22an, 20:00etan hasita, Zornotza Aretoan. Ekitaldian, musika korala eta instrumentala tartekatu dira, estilo ezberdinetako lanak eta abestiak konbinatuz.

Zapatuan, hilak 23, herriko koralek bi saio eskainiko dituzte. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, herriko kaleetan zehar ibiliko dira Gabon-kantak eskainiz. 13:45ean berriz, partaide guztiak Kalbarion elkartuko dira Bartolome Ertzilla durangarrak konposatutako Mesias Sarritan pieza eskaintzeko.

Egun berean, baina 20:00etan, Zornotzako Musika Bandak ‘Bitartean… folk’ kontzertua eskainiko du, Bitartean musika taldeko kideak diren Garazi Navas, Haritz Ezeiza, Sebastian Ustarroz eta Ixiar Jauregiren partaidetzarekin.

Agerraldiko errepertorioa Euskal Herriko eta Argentinako folk doinuekin osatuko bada ere, piezak “bandarekin jotzeko moldatu dituzte Bitartean taldeko kideek”, Aritz Labrador zuzendariaren esanetan. Izan ere, ekitaldian “fandangoa, arin-arina eta bestelako melodia tradizionalak en­tzungo badira ere, tangoak eta Argentinako beste hainbat melodia tartekatuko dira”.

“Ekitaldi eta kontzertu hauek guztiek jai-giroa aberastuko dutenaren zalantzarik ez dut, musika ere Gabonen parte baita”, Ainhoa Salterain alkateak azpimarratu duenez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados