Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Flamenko soinuez eta bertsotan inauguratu dute Durangoko Azoka

Flamenko soinua eta bertsoak uztartu dituen emanaldiarekin inauguratu dute gaur goizean  Durangoko Azokaren 47. edizioa. Jendez lepo izan den areto nagusi baten aurrean, Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus bertsolariak, Jorge Pisa “El Boli” flamenko gitarra-jotzailearekin  batera izan dira ekitaldiaren ezinbesteko protagonistak. Landako Gunearen ateak zabalik dira jada, eta orandik, lau egun aurretik euskal kulturaren topaguneaz gozatzeko.

Nerea Mujikak,Gerediaga Elkarteko presidenteak inaugurazio ekitaldian gogoratu duenez, Azoka definitzea “zaila egiten zaigu”. “Baliteke erakustoki hitza izatea egokiena. Eskaparate handia, euskalgintzaren topalekua, abenduko hitzordua. Durango Azoka da”, esan du presidenteak.

Mujikak ijitoak gogoratu ditu inaugurazio ekitaldian, aurtengo kultura gonbidatu bezala. “Hainbat izenekin ezagutzen ditugu: ijitoak, motzaiak, kitanoak.Kultura eta hizkuntza propioa dituen herria da”, azpimarratu du. Izan ere, 600 urte inguru direla “bizikide euskal lurraldean” –1435ean iritsi ziren hona–, baina hala ere, “kultura ikusezin bezain urrunekoa da gutako hainbatentzat”

Presidenteak gogoratu duenez, Abadiñoko San Blasetan edo Elorrioko Ferixa Nausikoetan “gure aitite-amamekin ulertzeko euskaraz egiten zuten. Gure hizkuntza erabilita, euren hizkera propioa sortu zuten: erromintxela deritzona”.

 

“Mestizaje pixka bat”

Ekitaldian parte hartu dute Aitziber Irigoras Durangoko alkate andreak, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatuak, Blanca Urgell jarduneko Kultura sailburuak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta Manuel Vizarraga Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteko presidenteak.   Vizarragak “zerua eta lurra” adierazten dituzten zapi berdeak eta urdinak banandu ditu bertan egon direnen artean. “Gaurko jaia zuekin konpartitzeko”, gonbidapena luzatu du.

Ekitaldi amaieraren protagonistak Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes bertsolariak eta Jorge Pisa “El boli” gitarra-jotzailea izan dira, flamenkoa eta bertsoak uztartu dituen saioa eskainiz. “Askoz hobeto biziko gara, elkar ezagutu ezkero”, edo “mestizaje pixka bat komeiniko zaigu”, gogoratu dute bertsolariek gitarra-jotzailearen laguntzaz.

Gaurko eguna amaitzeko, Benito Lertxundiri emango zaio aurten Argizaiola saria. Gaur izango da ekitaldia, 20:30ean hasita, Szenatokian, San Agustinen. Jon Maiak zuzendu eta gidatuko du ekitaldia.

DURANGON. Durangoko Azoka

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados